Gerra Zibileko biktimak Nafarroan
Gerra Zibileko biktimak Nafarroan: Euskal Herrian Espainiako Gerra Zibila piztu zuen konspirazioak Nafarroan izan zuen zutabeetako bat, batez ere eskualdeko karlistek eta alderdi monarkikoak sustaturik. Nafarroan sortu berriak ziren falangistek ere aipagarriak dira egin zituzten hilketa eta errepresioan.
Altxatzeak erabateko arrakasta izan zuen Nafarroan, apenas aurkitu baitzuen erresistentziarik. Hala ere, aurkaritza eza horrek ez zuen galarazi ezkertiarren aurka errepresio gogorra abiaraztea eta gizabanako asko erailtzea.
Indarkeria horrek, batik bat, lurrik gabeko nekazarien ordezkari zen UGTren militanteen aurka egin zuen, Erriberan nagusiki.
Hilketa gehienak gerraren lehen hilabeteetan egin ziren, terrore beroaren tarte batean, bide hauek erabiliz: epaiketarik gabeko hilketak, paseoak, eta espetxetik ateratako presoen exekuzioak.
Biktima kopurua gehitu egin zuen Iruñetik hurbil zegoen San Cristobal gotorlekuak. Gotorleku hori Errepublikaren aldeko presoen espetxe bihurtu zen. Gatibuak oso egoera kaskarrean zeuzkaten, eta, 1938ko maiatzean izan zen ihes saio ospetsuaren ondorioz, asko hil ziren.
Errepresioa Nafarroan | |||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Eskualdea | Hilak | Hilen proportzioa, eskualdeko biztanlerian | |||||||||||||||||||||||||||
Lizarrako merindadea | 761 | ‰ 10,41 | |||||||||||||||||||||||||||
Erriberriko merindadea | 502 | ‰ 10,66 | |||||||||||||||||||||||||||
Iruñea | 303 | ‰ 6,76 | |||||||||||||||||||||||||||
Iruñeko merindadea (Iruñea izan ezik) | 181 | ‰ 2,37 | |||||||||||||||||||||||||||
Zangozako merindadea | 188 | ‰ 3,47 | |||||||||||||||||||||||||||
Tuterako merindadea | 705 | ‰ 11,83 |
Hilobi komunen zerrenda
Kanpo estekak
- Sartaguda: Alargunen herria.
- Amaia Alvarez: «Malkoek bustita ireki dute Memoriaren Parkea. Milaka lagun bildu dira Sartagudan, frankismoak hildakoak gogoratzeko parkearen inaugurazioan», Berria, 2008-05-11.
- 1936an Nafarroan Fusilatuen, Erailen eta Desagertuen Senitartekoen Elkartea.
- Lau Haizetara Gogoan, genozidio frankistaren eta Estatu terrorismoaren biktimen elkarteen koordinakundea.