Gernikako geltokia

Gernika Euskotrenen E4 lineari dagokion lurgaineko tren geltokia da, Gernika-Lumo udalerrian kokatuta dagoena, Astra, Unceta y Cia S.A. fabrika izandakoaren eta gaur egun Astra gaztetxea den eraikinaren ondoan, hain zuzen ere. Zornotza-Gernika trenbidea inauguratzearekin batera 1888ko abuztuaren 4an ireki zen,[1] eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago. Zornotzatik Gernikarako Trenbide Konpainiak eraikitako Zornotza-Gernika trenbidearen geltoki-burua izan zen, trena 1893ko martxoaren 15ean trenbidea Sukarrietako geltokira heldu zen arte.

43.314151°N 2.676192°W / 43.314151; -2.676192
Gernika
Geltokiaren eraikina.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Lurgorri-Gernika    Institutoa-Gernika »
Kokapena
HelbideaGeltoki plaza, 1; 48300
UdalerriaGernika-Lumo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaGER
Gunea4. gunea
Irekiera1888ko abuztuaren 4a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakArreta bulegoa  Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaTrena Autobusa 
Nasak2
Trenbideak6
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Bilbo Bermeo
BizkaibusA3513 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Gernika - Ea - Lekeitio
A3514 Bilbo - Zornotza - Gernika
A3515 Bilbo - Zornotza - Gernika - Bermeo
A3523 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Gernika - Aulestia - Lekeitio
A3525 Gernika - Zornotza - EHU
A3526 Mungia - Gernika - Laida - Laga - Ibarrangelu
A3532 Gernika - Nabarniz
A3533 Gernika - Mendata
A3534 Gernika - Errigoiti

Geltoki parean trenentzako kotxetegiak daude.

Kokapena

Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen parte da, 14,503. puntu kilometrikoan kokatuta.[2]

Sarbideak

Geltokiak sarbide bakarra du. Nasen aldaketa pasonibela gurutzatuz egiten da.

  • Arrapala bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria  Geltoki plaza

Historia

Gernikako geltokia Zornotza-Bermeo trenbidearen geltoki nagusia da. Zornotza-Gernika trenbidea ireki zenean geltoki-buru izateagatik trenbidearen funtzionamendurako hainbat zerbitzu bertan kokatu ziren. Hala, geltokiaren eraikinak bi solairuko nabe zentral bat, eta alboetan solairu bakarreko bolumen bana eraiki ziren. Pablo Altzola eta Luis Landetxok diseinatu zuten eta eredutzat hartu zen La Robla trenbideko geltoki nagusietarako.

1893an alboko bolumenei bigarren solairua gaineratu zitzaien, bulegoak ezartzeko.[3]

Eraikin nagusiaz gain, geltokiaren instalazioak hurrengoez hornituta zeuden: 500 m²-ko zama biltegia, zama-kargarako kaia, 340 m²-ko kotxetegiak, 213 m²-ko zurgintza tailerra, 500 m²-ko material mugikorraren mantenurako tailerra, 220 m²-ko lokomotorrentzako depositua, pisu-baskula eta zubi birakorra. Trenbidean diesel tren-makinak ezarri zirenean geltokian ezarri ziren erregaiarentzako deposituak, eta trenbidea elektrifikatu zenean azpiestazio elektriko nagusia ere hemen kokatu zen. Geltokian hiru pasozko trenbide, zama-kargarako trenbide bat, kotxetegientzako bi eta tailerrentzako hiru trenbide zeuden guztira.

Gernikako bonbardaketaren ondorioz eraikina suntsituta gelditu zen, hormak baino ez zirela zutik mantendu. Eraikina berreraiki zenean bigarren solairuko azalera txikitu zen.

1973an, trenbidearen elektrifikazio lanekin batera, tailer eta kotxeren eraikinak ordeztu ziren, lau trenbide dituen pabiloi berri bat eraikiz eta horren inguruan azpiestazio elektrikoa kokatuz.

1990ean katigamendu elektriko sistema ezarri zen, trenbideen maniobrak modu automatikoan egiteko.

Zama biltegiaren eraikina Gernikako Udalaren menpeko kultur-informazio bulego bihurtu da.

2017ko abenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[4]

2018ko uztailaren 5ean Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Bezeroen Arretarako Bulego integral berria ireki zen.[5]

Lotuneak

Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen dituzten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:


Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.