German Urteaga
German Urteaga Garmendia (Beasain, 1995eko urtarrilaren 24a) psikologo, entrenatzaile pertsonal, bertsolari eta trans aktibista da.[1]
German Urteaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Beasain, 1995eko urtarrilaren 24a (29 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikologoa, bertsolaria, trans eskubideen aldeko ekintzailea eta entrenatzailea |
Bizitza
Beasainen jaio zen.[1] Jaiotzez emakumezko generoa esleitu zioten, baina 3 urte zituela, konturatu zen mutila zela.[2][3] 22 urterekin armairutik irten zen gizon trans gisa.[4][1]
10 urte zituela, Goierriko bertso eskolan eman zuen izena.[5] 2013an txapeldun izan zen Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 15 eta 18 urte bitartekoen taldean.[6] 2013tik 2019ra irakasle izan zen Goierriko bertso eskolan.[5][7]
Ordiziako Urdaneta ikastetxean, Oianguren eta Txindoki institutuetan ikasi zuen. Psikologia gradua egin ostean kirol psikologiako masterra egin zuen.[8]
Kirolean futbol entrenatzaile gisa jardun zen,[8] baina orain entrenatzaile pertsonala eta kirol psikologoa da.[9]
Trans pertsonei buruzko ekitaldietan parte hartzen du eta hitzaldiak ematen ditu.[4][10][11][12]
Erreferentziak
- Ordoñez Garmendia, Jon. «Gizarteak bere bidea noiz egingo» Berria 2018-07-22 (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
- «German Urteaga: "Ezin nuen nire burua bularrekin edo hilerokoarekin irudikatu"» EITB 2020-10-26 (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
- «Gemma Urteaga: «Onartzeko ez nuen arazo handiegirik izan, nire baitan normala zen zerbait gisan hartzen nuen, baina banekien gizarteak ez zuela hala hartzen»» Goiberri 2016-06-24 (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
- Madera, Ubane. «Transexualitatea hizpide izango da gaur Elkartegian» Plaentxia.eus 2018-07-10 (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
- «German Urteaga Garmendia» Xenpelar Dokumentazio Zentroa (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
- «Gemma Urteaga izan da garaile Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, Orion» Gara 2013-06-24 (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
- «Lizardi Sariko finala jokatuko da gaur Zarautzen» Bertsoa.eus 2017-09-01 (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
- «German Urteaga. (Beasain, Gipuzkoa, 1995)» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
- Urteaga Garmendia, German. «Nahi dugun kirola» Goiberri 2023-09-22 (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
- (Gaztelaniaz) «Germán Urteaga abre mañana el II Ciclo Trans compartiendo su vivencias» Diario Vasco 2018-04-12 (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
- (Gaztelaniaz) «Charla sobre la Diversidad de Sexo y Genero el 22 de mayo en Zabiel» Mutrikuko Udala 2018-05-15 (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
- (Gaztelaniaz) «Hernani recordará a Aimar Elosegi con varios actos» Noticias de Gipuzkoa 2019-05-11 (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).