German Titov
German Stepanovitx Titov (errusieraz: Герман Степанович Титов; Verkhneye Zhilino, Altai kraia, 1935eko irailaren 11 – Mosku, 2000ko irailaren 20a) sobietar kosmonauta izan zen.
German Titov | |||||
---|---|---|---|---|---|
2000ko urtarrilaren 18a - 2003ko abenduaren 7a Hautetsia: 3rd State Duma of the Russian Federation (en)
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Verkh-Zhilino (en) , 1935eko irailaren 11 | ||||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia | ||||
Heriotza | Mosku, 2000ko irailaren 20a (65 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria | ||||
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna | ||||
Familia | |||||
Aita | Stepan Titov | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Zhukovsky Air Force Engineering Academy (en) 1968) Errusiako Indar Armatuen Estatu Nagusiaren Akademia Militarra 1972) | ||||
Hezkuntza-maila | Doktor Nauk in Warfare (en) | ||||
Hizkuntzak | errusiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | hegazkinlaria, astronauta, idazlea, politikaria, militarra, zientzialaria eta Dumako diputatua | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Lantokia(k) | Mosku | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | 3rd State Duma of the Russian Federation (en) 2nd State Duma of the Russian Federation (en) 1st State Duma of the Russian Federation (en) First group of Soviet cosmonauts (en) | ||||
Gradua | colonel general (en) Air Force colonel general (en) Guards unit (en) | ||||
Astronauta | |||||
Misioak | Vostok-2 | ||||
Misioen entseina(k) | |||||
Denbora espazioan | 1.518 minutu | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Errusiako Federazioko Alderdi Komunista Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista | ||||
Lurra orbitatu zuen bigarren gizakia izan zen, Juri Gagarinen ondoren. 1961eko abuztuaren 6an egin zuen Vostok-2 espazio ontzian. Espaziora bidaiatu zuen laugarren pertsona izan zen.
Stalingradeko Hegazkingintzako Eskola Militarrean graduatu zen eta 1960an kosmonauten programarako hautatua izan zen. Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako kide izan zen.
Vostok-2 misioak 25.3 ordu iraun zuen eta 17 aldiz orbitatu zuen Lurra. Misioak frogatu zuen gizakia espazioan bizi eta lan egin dezakeela. Titov izan zen espazio ontzi bat gidatu zuen lehen pertsona, eta egun bat baino gehiago eman zuen espazioan. Orbitan lo egin zuen lehena eta espazioan botaka egin zuen lehena ere izan zen. Gainera, Lurra espaziotik filmatu eta argazkiak atera zituen lehena izan zen.
Titovek espazio programa sobietarrean jarraitu zuen eta Sobietar Aire Armadako koronel-jeneral mailara iritsi zen. Bere azken urteetan politikari komunista izan zen.