Gerhard Domagk

Gerhard Johannes Paul Domagk (Lagow, Brandenburg, 1895eko urriaren 30a - Burgberg, 1964ko apirilaren 24a) alemaniar patologo eta bakteriologoa izan zen. 1939ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen, Prontosil antibiotikoaren aurkikuntzagatik.

Gerhard Domagk

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGerhard Johannes Paul Domagk
JaiotzaŁagów, Świebodzin County (en) Itzuli, 1895eko urriaren 30a
Herrialdea Alemania
HeriotzaKönigsfeld im Schwarzwald, 1964ko apirilaren 24a (68 urte)
Hobiratze lekuaWaldfriedhof Lauheide (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaKielgo Unibertsitatea
Hezkuntza-mailakatedraduna
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria, medikua, unibertsitateko irakaslea, patologoa eta kimikaria
Enplegatzailea(k)Münsterreko Unibertsitatea
University of Greifswald (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
North Rhine-Westphalia Academy for Sciences and Arts (en) Itzuli
Reial Acadèmia de Medicina de Catalunya (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Discogs: 5174496 Find a Grave: 113781071 Edit the value on Wikidata

Domagkek medikuntza ikasi zuen Kieleko Unibertsitatean. Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen eta 1914ko abenduan zauritu zuten. Gainerako gerra osasun zerbitzu gisa erabili zen. Ikasketak amaitu ondoren, Greifswald Unibertsitatean lan egin zuen, eta bakterioek eragindako infekzioak ikertu zituen.

1925ean Münsterreko Unibertsitateak kontratatu zuen eta Wuppertaleko Bayer laborategietan ere hasi zen lanean. Prontosil antibiotikoa aurkitu zuen, streptococcus-en aurka eraginkorra eta horregatik Nobel Saria jaso zuen. Erregimen naziak saria ukatzera behartu zuen eta Gestapok astebetez atxilotu zuen. Azkenean, 1947an jaso ahal izan zuen saria.

Tuberkulosiari eta minbiziaren aurkako kimioterapiari buruzko ikerketa berriak abiarazi zituen. Apendizitisak jota hil zen 1964an.


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.