Gerhard Bähr

Gerhard Bähr (Legazpi, Gipuzkoa, 1900eko maiatzaren 6a - Berlin, 1945eko apirilaren 27a) euskalaria eta euskaltzain urgazlea izan zen, alemaniar jatorrikoa. Gipuzkerako aditza aztertu zuen bereziki; bai eta euskararen eta iberieraren arteko ustezko ahaidetasuna, eta hizkuntzakoak nahiz etnografiakoak diren zenbait gai ere (intsektuen izenak eta haiei buruzko sineskerak, konparazione). Euskaltzalea, frankista eta alemaniar abertzalea zen. Luis Villasanteren Historia de la Literatura Vasca eskuliburuan, SSen uniformearekin egindako erretratua ikus daiteke.

Gerhard Bähr
Bizitza
JaiotzaLegazpi, 1900eko maiatzaren 6a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBerlin, 1945eko apirilaren 27a (44 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilologoa, hizkuntzalaria eta kimikaria

Bizitza

Udanako meategiak ustiatzera (Katabera, Aizkorri mendilerroan) etorritako alemaniar ingeniari baten semea zen. Euskara ikasi zuen, eta gaztetandik ekin zion hizkuntza horren ikerketari. Euskal Esnalea, Euskera eta Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria aldizkarien lankide izan zen. 1929an Hugo Schuchardt zana artikulua idatzi zuen, maisu haren nortasuna eta lanak euskaltzaleen artean zabaltzearren.

Familiarekin batean Alemaniara itzulirik, Alemaniako armadako gudari izan zen Lehen Mundu Gerran. Gero, euskarari buruz egin zuen doktoretzako tesia, Baskisch und Iberisch, Göttingengo unibertsitatean 1940an aurkeztu zuena; Karl Bouda irakasleak eman zuen argitara Eusko Jakintza aldizkarian (1948).

Bigarren Mundu Gerran, berriz ere Alemaniako armadako gudari, Berlinen desagertu zen, 1945ean, gerra bukatzear zela, Berlingo guduan. Ordurako, ikasiak zituen hamabost hizkuntza (azkena, letoniera).

2000. urtean, bere jaiotzaren mendeurrena gogoratzeko, Legazpiko udalak oroitarria kokatu zuen, herriko elizaren parean.

Gehard Bähr-en omenezko oroitarria Legazpin (2000)

Idazlanen zerrenda

  • (Gaztelaniaz) Bähr, Gerhard (1936): «Nombres de animales en vascuence: (etimología y folklore)», Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (27). 77-122 or.
  • Bähr, Gerhard (1934): «Aurten, geurtz, igaz», Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (25). 288-289 or.
  • (Alemanez) Bähr, Gerhard (1933): «Medubriga, die bleistard?», Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (24). 21-29 or.
  • (Gaztelaniaz) Bähr, Gerhard (1931): «El arco iris y la vía láctea: (vocablos, etimologías y difusión, creencias populares)», Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (22). 397-414 or.
  • (Gaztelaniaz) Bähr, Gerhard (1928): «Los nombres vascos de la abeja, mariposa, rana y otros bichos», Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (19). 1-7 or.
  • (Gaztelaniaz) Bähr, Gerhard (1927): «Otra vez eslata "vallado de madera"», Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (18). 162-163 or.
  • (Gaztelaniaz) Bähr, Gerhard (1926): «Sobre el nombre del plomo en vascuence», Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (17). 20-21 or.
  • (Gaztelaniaz) Bähr, Gerhard (1929): «Nombres de plantas en vascuence», Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (20). 449-454 or.
  • (Gaztelaniaz) Bähr, Gerhard (1926): «Estudio sobre el verbo guipuzcoano, comprendiendo el presente e imperfecto de indicativo del auxiliar transitivo "izan" y de los verbos "jakin, euki, ekarri, eraman, egon, joan, etorri, ibili" en sus flexiones comunes y alocutivas», Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (17). 98-122 or.
  • (Gaztelaniaz) Bähr, Gerhard (1926): «Estudio sobre el verbo guipuzcoano, comprendiendo el presente e imperfecto de indicativo del auxiliar transitivo "izan" y de los verbos "jakin, euki, ekarri, eraman, egon, joan, etorri, ibili" en sus flexiones comunes y alocutivas», Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (17). 370-394 or.
  • (Gaztelaniaz) Bähr, Gerhard (1927): «Estudio sobre el verbo guipuzcoano, comprendiendo el presente e imperfecto de indicativo del auxiliar transitivo "izan" y de los verbos "jakin, euki, ekarri, eraman, egon, joan, etorri, ibili" en sus flexiones comunes y alocutivas», Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (18). 437-469 or.
  • (Gaztelaniaz) Bähr, Gerhard (1928): «Estudio sobre el verbo guipuzcoano, comprendiendo el presente e imperfecto de indicativo del auxiliar transitivo "izan" y de los verbos "jakin, euki, ekarri, eraman, egon, joan, etorri, ibili" en sus flexiones comunes y alocutivas», Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (19). 287-312 or.
  • (Gaztelaniaz) Bähr, Gerhard (1929): «Estudio sobre el verbo guipuzcoano, comprendiendo el presente e imperfecto de indicativo del auxiliar transitivo "izan" y de los verbos "jakin, euki, ekarri, eraman, egon, joan, etorri, ibili" en sus flexiones comunes y alocutivas», Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (20). 325-349 or.
  • (Gaztelaniaz) Bähr, Gerhard (1930): «Estudio sobre el verbo guipuzcoano, comprendiendo el presente e imperfecto de indicativo del auxiliar transitivo "izan" y de los verbos "jakin, euki, ekarri, eraman, egon, joan, etorri, ibili" en sus flexiones comunes y alocutivas», Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (21). 547-587 or.
  • (Gaztelaniaz) Bähr, Gerhard (1931): «Estudio sobre el verbo guipuzcoano, comprendiendo el presente e imperfecto de indicativo del auxiliar transitivo "izan" y de los verbos "jakin, euki, ekarri, eraman, egon, joan, etorri, ibili" en sus flexiones comunes y alocutivas», Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (22). 245-269 or.
  • (Gaztelaniaz) Bähr, Gerhard (1934): «Estudio sobre el verbo guipuzcoano, comprendiendo el presente e imperfecto de indicativo del auxiliar transitivo "izan" y de los verbos "jakin, euki, ekarri, eraman, egon, joan, etorri, ibili" en sus flexiones comunes y alocutivas», Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (25). 63-77 or.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.