Gereziondo
Gereziondoa Cerasus azpigeneroa osatzen duten landareak dira, Prunus generokoak. Oso balioetsia da bere zur gorrixkagatik eta loreen edertasunagatik. Lore horietatik gereziak sortzen dira.
Gereziondo | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rosaceae |
Generoa | Prunus |
Subgenus (en) | Prunus subg. Cerasus |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | gerezi eta Q28870510 |
Gereziondoa Europako baso epeletako zuhaitza da; lurzoru freskoak, sakonak eta aberatsak nahi izaten ditu, eta beraz, Euskal Herrian gehienbat harizti mesofitikoen lurretan egoten da. Fruta-arbola hau lokotxen taldekoa da, neguko hotza behar duena bere atsedenaldia apurtzeko.
Euskal Herrian ezagunak dira Itsasuko eta Etxauriko gereziak.
Ezaugarriak
2-5m garai izan daiteke bere bizitzan zehar. Oso zuzena da bere egituran oinarriturik, zur leuna du eta marroi kolorekoa, nahiz eta zurgin munduan gehiago balio dutenak gorrixka kolorea izan. Bere kukula zabala eta piramidala da, bestalde, bere hostoak erorkorrak, bakunak eta era bikoitzean dendatuak.
Azala
Enbor zuzena eta bertikala du, eta azal leun eta gris argia; enborra arrakalatu egiten da zahartzean, ildaska horizontaletan.
Hostoak
Hostoen ingurua obatu-lantzeolatua da, eta zatirik zabalena orriaren goiko erdia da; ertza zerraduna da.
Loreak
Loreek 2-5 cm bitarteko pedizelo luzea dute; nahiko handiak dira, 2-3 cm diametrokoak, eta bi eta sei lore bitarteko sortatan bilduta daude, unbela txikien antzera. Bost sepalo dituzte, beste horrenbeste petalo zuri eta lorezil asko.
Japonian, gereziondoaren loreari Sakura deritzo eta udaberrian gertatzen da bere loraldia. Japonian, Hanami (花見, Hanami?) jaialdia egiten da haren omenez.
Fruituak
Fruitu gerezia gazia da eta globo-itxurako kolore haragitsu gorria du. Gehienetan binaka egoten dira.
Erabilera
Gerezien txortenek, eratorri salizilikoak edukitzearen ondorioz, aspirinaren antzeko eragina dute (erreumaren aurkakoa, antipiretikoa eta analgesikoa), eta beraz, farmaziako prestakin batzuetan edemaren, erreumaren, zistitisaren, sukarraren, hotzeriaren eta abarren aurka erabiltzen dira.
Gereziondoaren zura marroia da eta tonu gorrixkak ditu; gogorra, mehea eta lantzeko erraza da, eta akabera ona ahalbidetzen du. Hori dela eta, oso egokia da arozgintzarako eta altzariak nahiz estaldurak egiteko.
Motak
Gereziondo mota bat baino gehiago dago, batzuk fruituak ematen ez dituztenak, gereziondo japoniarraren kasuan, eta fruituak ematen dituena.
Gingondoa edo Prunus cerasus zuhaitz bat da fruitu garratzak eta gorri argi kolorekoak. Bere jatorria Europa eta Asiako mendebaldean dago. Badira baratz handiak Iberiar penintsulatik Turkiako Anatoliara eta Eskandinaviako hegoaldetik Britainia Handira arte, merkataritzako erabiltzen direnak.
Espezieak
Azpiko zerrendan gereziondo izen arrunta duten Prunus generoko espezieak dira, baina ez dira nahitaez Cerasus azpigenerokoak:
- Prunus apetala
- Prunus avium basagereziondoa
- Prunus campanulata
- Prunus canescens
- Prunus caroliniana
- Prunus cerasoides Himalaiko basagereziondoa
- Prunus cerasus gingondoa
- Prunus cistena
- Prunus cornuta Himalaiko gereziondoa
- Prunus cuthbertii
- Prunus cyclamina ziklamen gereziondoa edo txinatar gereziondo loreduna
- Prunus eminens
- Prunus fruticosa gereziondo nanoa edo Mongoliakoa
- Prunus gondouinii
- Prunus ilicifolia
- Prunus incisa Fuji gereziondoa
- Prunus jamasakura Mendiko japoniar gereziondoa
- Prunus japonica Koreako gereziondoa
- Prunus laurocerasus
- Prunus mume
- Prunus myrtifolia
- Prunus nepaulensis
- Prunus nipponica
- Prunus occidentalis
- Prunus padus
- Prunus pensylvanica
- Prunus pleuradenia
- Prunus serrulata Japoniar gereziondoa
- Prunus speciosa (Koidz.) Ingram - Oshima cherry
- Prunus ssiori Hokkaido gereziondoa
- Prunus takesimensis Takeshima gereziondoa