Gerendiain (Elortzibar)

Gerendiain Noain Elortzibarko kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, 23 biztanle zituen.

Artikulu hau Elortzibarreko kontzejuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gerendiain».
Gerendiain
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaNoain Elortzibar
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°42′23″N 1°36′09″W
Demografia
Biztanleria24 (2020:  0)
Gerendiain 21-4-23
Gerendiain 21-4-23

Kokapena

Elortzibarko hegoaldean dago, eta honako herriekin egiten du muga: Dorre iparraldean, Untzue hegoaldean, Tebas eta Oritz mendebaldean, eta Ezperun ekialdean.

Herria NA-234 edo "Tebasko errepidetik" gertu dago.

Historia

Gerendiaingo herrigunetik gertu trapezoide itxurako Brontze Aroko aizkora bat aurkitu da. Erdi Aroan zehar petxa ordaintzen zuen jaurerria izan zen. Petxa ekoiztutako garagar eta gari aletan ordaintzen zuten.

1802ko erroldaren arabera 47 pertsona bizi ziren herrian. 1847an, udalerrien birmoldaketa burutu eta Elortzibar sortu zenean, Gerendiainen zazpi etxe zeuden, garai hartako erroldak "etxe miserable" izendatzen zituen. Horrez gain, abatetxea eta frantsesek mende hasierako Independentzia Gerran erretako jauregi bat zeuden.

Iruñea eta Zangoza arteko bidetik gertu egon arren, XIX. mendean inguruko herriekiko komunikabideak nahiko txarrak ziren eta posta astean behin jasotzen zuten.

Demografia eta biztanleria

Gerendiaingo biztanleria
20002001200220032004200520062007
2227242222232223

Ondarea

  • San Joan Bataiatzailearen eliza: Jatorri erromanikoa duen harrizko egitura sendoa da. Gaur egungo eliza XVI. mendean burututako birmoldaketaren ondorio da. Birmoldaketa hartan, pizkundetar arkitekturaren elementuak erabili ziren eta harriaz gain adreiluak erabili zituzten.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.