Gerardo Mungia
Gerardo Mungia Gómez “Pintxe” (Iruñea, 1957) igeltseroa lanbidez, idazlea, musika eta pastoralen zale amorratua.
Gerardo Mungia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1957 (66/67 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, Ordezkari artistikoa eta igeltseroa |
Kidetza | Langile Abertzaleen Batzordeak |
Izengoitia(k) | Pintxe |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Herri Batasuna |
Biografia
Harat honat, jonki baten trajeria kopla liburua plazaratu zuen Txalaparta argitaletxearekin 2015ean. La Polla Records, Kortatu eta Cicatriz rock-taldeen managerra izan zen XX. mendeko 80. hamarkadan. Hegoaldean molde klasikoan eginiko lehen pastoralaren sortzailea da, Karmen Etxalarkoa alegia. Beste bi pastoral idatziak ditu egungo gai sozialei buruz.[1] Pintxe izengoitairen jatorria idazleak berak elkarrizketa batean azaldu zuen: "Nafarroako autobidearen obretan hasi nintzen lanean gaztetxo nintzela, artean peoia izateko adina ere ez nuela. Hori dela eta paratu zidaten “Pintxe” izena."[2] Politikoki, ezkertiarra definitzen da: "Herri Batasuneko militantea izan naiz, Amnistiaren Aldeko Batzordeko kidea eta LABeko afiliatua naiz. "
Lanak
- Harat honat, jonki baten trajeria. Tafalla: Txalaparta argitaletxea, 2015.[3]
- Karmen Etxalarkoa pastorala. Etxalar: Altxata Kultur Elkartea, 2017.
- Maddiren trajeria, Xareta: 2022.
Erreferentziak
- https://www.argia.eus/argia-astekaria/2565/gerardo-mungia-gomez-pintxe-irunea-1957
- https://www.argia.eus/argia-astekaria/2565/gerardo-mungia-pastoral-egilea
- https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/audioak/osoa/3975964/gerardo-mungia-pintxe-harat-honat-jonki-baten-trajeria-faktoria-/
Kanpo estekak
- Elkarrizketa Argian, 2017/09/10.
- Joseba Aurkenerena: Xaretako pastorala, euskal izaeraren gorazarre.