Gerardo Markuleta

Gerardo Markuleta Gutierrez —ezizenez Jon Iriberri— (Oñati, Gipuzkoa, 1963ko abenduaren 17a) euskal idazlea eta itzultzailea da. Oñatin jaioa, aspaldiko urteetan Gasteizen (Araba) du bizilekua. Unibertsitate ikasketak Donostian, Oviedon eta Gasteizen egin zituen. Hispaniar eta Euskal Filologietan lizentziatua. Zinpeko euskara itzultzailearen agiria du. Zenbait urtez irakaskuntzan aritu ondoren, gaur egun itzulpengintzatik bizi da.[1]

Gerardo Markuleta
Bizitza
JaiotzaOñati, 1963ko abenduaren 17a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Izengoitia(k)Jon Iriberri

Inguma: gerardo-markuleta-gutierrez Literaturaren Zubitegia: 91

Bizitza

Literatur iruzkinak eta iritzi artikuluak argitaratu ditu aldizkari eta egunkari ugaritan. Bost poema liburu argitaratu ditu, aurreneko biak Jon Iriberri ezizenaz: Larrosak noizean behin (1990, Erein) eta Sagarraren hausterrea (1994, Erein). Gainerako hirurak bere izenaz: Hauta-lanerako poemategia (2000, Erein), Batak ez du bestea kentzen (2003, Alberdania) eta Ezjakintasunak (2006).

Haurrentzako kontakizun bat ere badu argitaratua: Asier eta egia gurutzatuen liburua (Erein, 1995, Lizardi saria). Eta narrazio bilduma bat Iban Zalduarekin elkarlanean: Ipuin euskaldunak (1999, Erein).

Literatur itzulpen ugari egin du frantses, katalan, galego eta gaztelaniatik euskarara: Julio Cortázarren Oktaedroa (Ibaizabal, 1992), Eduardo Galeanoren Hitz ibiltariak (Txalaparta, 2000), Zenbait poeta katalanen antologia (Ibaizabal, 1997) eta abar. Arkimederen hareneko te hura (Desclée de Brouwer, 1996) itzulpena IBBYko nazioarteko ohorezko zerrendarako hautatu zuten 1997an.

Euskal poesia gaztelaniaz eman izan du: Kartografia (Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Cartografía, Bassarai 2000), Bitartean heldu eskutik (Kirmen Uribe, Mientras tanto dame la mano, Visor 2004), eta beste hainbaten poemak zenbait antologiatan (Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Xabier Lete, Iñigo Aranbarri, Juanjo Olasagarre...). Juan Luis Zabalaren Galdu arte eleberria ere gaztelaniara eraman zuen: Hasta la derrota, siempre (Hiru, 1998).

Lanak

Narrazioa

Poesia

  • Larrosak, noizean behin (1990, Erein)
  • Sagarraren hausterrea (1994, Erein)
  • Batak ez du bestea kentzen (2003, Alberdania)
  • Ezjakintasunak (2005, Arabako Foru Aldundia)

Haur eta gazte literatura

  • Asier eta egia gurutzatuen liburua (1995, Erein)

Itzulpena

Poesia antologia

  • Hauta-lanerako poemategia (2000, Erein)

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. «Galtzagorri. Behinola. Iruzkinak» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 37.zkia (2018ko ekaina) 51 orr.

Ikus, gainera

  • Debagoiendar ospetsuen zerrenda

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.