Gerard Manley Hopkins

Gerard Manley Hopkins (Stratford, Essex, 1844ko uztailaren 28a - Dublin, 1889 ekainaren 8a) ingeles poeta izan zen. Oxforden ikasten ari zela, protestantismoa utzi eta katolikoen fedea hartu zuen. Gero jesuiten nobiziatuan sartu zen eta 1874an apaiz ordenatu zuten. Grekoko irakasle izan zen Dublingo unibertsitatean. Hopkinsen obra hil ondoren baino ez zen zabaldu. Berritzaile eta esperimentu zalea izan zen, eta XX. mendeko ingeles poesian eragin handia izan zuen, batez ere T. S. Elioten belaunaldian. Bizitza espiritualari zegozkion gaiak landu zituen; bere baliabide espresiboak anitzak eta aberatsak dira. Hona Hopkinsen poema lanetako batzuk: The Wreck of the Deutschland (1876, Deutschland hondoratua), haren poemarik luzeena eta itsasoan galdutako bost mojaren historian oinarritua dena; God´s Grandeur (Jainkoaren handia); The Windhover (Zapelatza); Pied beauty (Era askotako edertasuna); Bynsey poplars (Binseyko zumarrak); Spring and fall (Udaberri eta udazken) eta Soneto ilunak. Hopkinsen obra Pound eta Elioten ondoren aitortua eta ezagutua izan da.

Gerard Manley Hopkins

Bizitza
JaiotzaStratford eta Londres, 1844ko uztailaren 28a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Erresuma Batua
HeriotzaDublin, 1889ko ekainaren 8a (44 urte)
Hobiratze lekuaGlasnevin hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: Peritonitisa
Sukar tifoidea
Familia
AitaManley Hopkins
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaHighgate School (en) Itzuli
(1854 - 1863)
Balliol College
(1863 - 1867)
St Beuno’s Ignatian Spirituality Centre (en) Itzuli
(1874 - 1877)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
anglikanismoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Musicbrainz: 3c73665a-88b5-423e-baf4-cba19a04c223 Discogs: 930845 IMSLP: Category:Hopkins,_Gerard_Manley Find a Grave: 5858594 Edit the value on Wikidata
Gerard Manley Hopkins

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gerard Manley Hopkins Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.