Gerald Malcolm Durrell
Gerald Malcolm Durrell (Jamshedpur, India, 1925eko urtarrilaren 7a - Jersey, 1995eko urtarrilaren 30a) britainiar naturalista eta idazlea izan zen. Lawrence Durrellen anaia gaztea zen.
Gerald Malcolm Durrell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jamshedpur, 1925eko urtarrilaren 7a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Jersey, 1995eko urtarrilaren 30a (70 urte) |
Familia | |
Aita | Lawrence Samuel Durrell |
Ama | Louisa Durrell |
Ezkontidea(k) | Jacquie Durrell (en) (1951ko otsailaren 26a - 1979) Lee McGeorge Durrell (en) (1979 - |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, biologoa, kontserbatzailea, aurkezlea, naturalista, zoologoa eta bidaiaria |
Enplegatzailea(k) | Jersey Zoo (en) baliorik ez |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | memoriak |
Frantziako, Italiako, Suitzako eta Korfuko eskola pribatuetan egin zituen ikasketak. Gero, Jerseyn jarri zen bizitzen. Korfuko haurtzaroko oroitzapenak jaso zituen bere obra ezagunenetako batean: Nire familia eta beste animalia batzuk (1956). Liburu horretan agerian geratu zen izadiarekiko bere grina goiztiarra. Hogeita hamar liburu baino gehiago idatzi zituen, haurrentzat ere bai batzuk, Asto bahitzaileak (1968), bidaia-liburuak, Bafuteko miatzaileak (1954), izadia zaintzeko bere ideiei buruzko bat edo beste, Kutxa geldirik (1990), etab. 1958an, beharrezkoa zuen diru-mailegua eskuratu zuenean, zoo bat sortu zuen (Jerseyko zooa) eta horrela bete zuen bere haurtzaroko amets nagusietako bat. Han izadia kontserbatzeko bere teoriak praktikan jarri ahal izan zituen: galtzeko arriskuan ziren animalia-motak hartu, ugalarazi, eta beren ingurune naturalera itzuli gero.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.