Gerald Hirigoyen
Gerald Hirigoyen (Aiherra, Nafarroa Beherea) sukaldari ospetsua, AEBko San Frantzisko hirian Piperade jatetxea sortu eta eraman zuen 22 urtetan. Cameron Hirigoyenekin ezkonduta dago; biek elkarrekin lan egin dute.
Ibilbidea
Gerald Hirigoyenek bere ospea landu zuen San Frantziskoko sukaldarien artean. Piperadekin batera, azken hiru hamarkadetan beste jatetxe batzuk izan zituen San Frantziskon, bereziki La Fringale (Jean Baptiste Lordarekin sortua 1991n), Pastis (1996) 2002an Piperade bihurtuko zuena, eta geroago Bocadillos 2004an.[1] Hirigoyenek euskal sukaldaritzari buruzko liburuak plazaratu ditu: Pintxos: Small Plates in the Basque Tradition (2011),[2] The Basque Kitchen: Tempting Food from the Pyrenees (1999)[3] eta Bistro: The Best of Casual French Cooking (1995) bezalakoak argitaratu ditu. San Frantziskora Parisko marchamo eta frantses sukaldaritzapean iritsi zen, eta denborarekin bere euskal arrastoa indartsu azaleratzen joan zen. Bere sukaldea "West Coast Basque" cuisine-tzat jo izan du. 2023an Geraldek erretreta hartu zuen. [4]
Piperade jatetxea
Gerald Hirigoyen chef baxenafartarrak 2002an sortua, 2023ko azaroan azkenean itxi zituen ateak San Frantziskon Piperade euskal ostatu ospetsuak. Bere fama, izan ere, publiko orokorraren eta sukaldaritza estimatzen zutenen artean hedatzen zen eta, gainera, San Frantziskoko Badiaren Eremuko eta Kalifornia osoko euskaldunentzat erreferentzia bat zen, zeozer berezia ospatu edo kanpoko bisitariak zetozen aldietan. Menuan hainbat euskal estiloko plater eta produktu ere topa zitezkeen, baita ardo eta pattar eta likoreen artean ere.[5][6]
Erreferentziak
- https://www.penguin.com.au/authors/gerald-hirigoyen
- https://www.lavanguardia.com/libros/autores/gerald-hirigoyen-11965
- https://www.oldscrolls.com/products/author/Hirigoyen,%20Gerald;%20Hirigoyen,%20Cameron
- https://www.euskalkultura.eus/euskara/albisteak/ateak-itxi-ditu-san-frantziskoko-piperade-euskal-jatetxe-ospetsuak-gerald-hirigoyen-jabe-eta-chefak-erretreta-hartuta
- https://americanpistachios.org/food-professionals/chef-ambassadors/chef-gerald-hirigoyen
- http://www.basqueclub.com/hirigoyen.htm
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Kroketen errezeta Gerald Hirigoyenen eskutik.
- (Gaztelaniaz):Hirigoyenen bi errezeta pistatxoak erabiliz.