Geotrupidae

Geotrupidae kakalardoen 600 espezie baino gehiago hartzen dituen familia bat da. Gehienak koprofagoak dira, badaude saprofitoak ere, deskonposatzen ari diren onddo eta landaretaz elikatzen direnak. Adibide ezagunena Geotrupes stercorarius da.

Geotrupidae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
SuperfamiliaScarabaeoidea
Familia Geotrupidae
Latreille, 1807
Azpibanaketa
Ikusi testua

Ezaugarriak

Kakalardo beltzak borobiltsuak dira eta hanka indartsuak dituzte lurrean zuloak egiteko. Grekerazko γῆς (geo, lurra) eta τρῦπα (trỹpa, "zuloa") hitzen elkarketan sortzen da generoaren izena eta "lurraren zulatzailea" esan nahi du[1].

Azpifamiliak

Bouchard eta laguntzaileek egindako sailkapenaren arabera[2]:

  • Taurocerastinae (Germain, 1897)
  • Bolboceratinae (Mulsant, 1842)
  • Geotrupinae (Latreille, 1802)

Erreferentziak

  1. «Henry George Liddell, Robert Scott, A Greek-English Lexicon, Τ , τρύγιος: , τρῦπα» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).
  2. Bouchard, P. et al. (2011). Family-group names in Coleoptera (Insecta). ZooKeys, 88:, 1-972 or..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.