Geostorm
Geostorm (euskaraz Geoekaitza) 2017ko Dean Devlin estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigileak zuzendu, ekoitzi eta idatzitako hondamendi eta zientzia-fikziozko film bat da. Gerard Butler, Abbie Cornish, Alexandra Maria Lara, Jim Sturgess, Amr Waked, Ed Harris eta Andy García aktoreek antzeztu zuten.[1]
Geostorm | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2017 |
Izenburua | Geostorm |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, zientzia-fikziozko filma, hondamendi filma, survival film (en) ![]() ![]() ![]() |
Iraupena | 109 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | New Orleans |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Dean Devlin |
Gidoigilea(k) | Dean Devlin Kieran Mulroney |
Antzezlea(k) | |
Gerard Butler Jim Sturgess Abbie Cornish Ed Harris Andy García Daniel Wu Robert Sheehan (en) ![]() Amr Waked Mare Winningham Alexandra Maria Lara Drew Powell Eugenio Derbez (en) ![]() David Jensen Douglas M. Griffin Richard Schiff Zazie Beetz Adepero Oduye Talitha Bateman Gregory Alan Williams | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Dean Devlin |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Pınar Toprak (en) ![]() |
Argazki-zuzendaria | Roberto Schaefer |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Florida |
Argumentu nagusia | Ameriketako Estatu Batuetako Isilpeko Zerbitzua, fictional President of the United States (en) ![]() |
geostorm.movie | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Argumentua
Jake (Gerard Butler) satelite diseinatzaile bat da. Lurra itzulinguratzen duten meteorologia satelite ia guztiek akats bat jasaten dutenean planeta osoan neurri erraldoietako ekaitz artifizial eta hilgarri bat sortuko da, ondorioz, duela hamabost urtetatik elkarri hitzik zuzendu ez dioten Max (Jim Sturgess) anaiarekin elkarlanean aritu beharko du, espaziora bidaiatu eta Lur planeta salbatzeko asmoz. Bien bitartean, Lurrean AEBetako Palma presidentea (Andy García) hiltzeko ezkutuko egitasmo bat antolatzen ari dira.
Aktoreak
- Gerard Butler: Jake
- Abbie Cornish: Sarah agentea
- Alexandra Lara: Ute Fassbinder
- Jim Sturgess: Max
- Ed Harris: Dekkom, AEBetako Estatu Idazkaria
- Andy García: Palma, AEBetako presidentea
- Adepero Oduye: Adisa
- Eugenio Derbez: Hernandez
- Amr Waked: Dussette
- Billy Slaughter: Karl Dright
Erreferentziak
- «Geostorm» Berria 2017-10-24.
Kanpo estekak
- Geostorm filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Geostorm filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)