Geosfera

Geosfera Lurreko geruza harkaiztsuek -solido nahiz fluido- osatzen duten sistema da, hidrosfera eta atmosfera kontuan hartu gabe. Hainbat geruzaz osatua dago. Zenbat eta sakonago, orduan eta handiagoa da geruzen dentsitatea. Lurrak silikato solidotuz osatutako lurrazala, bi geruzaz osatutako mantua eta beste bi geruzaz osatutako nukleoa ditu.

Lurraren barne egituraren eskema (Eredu geostatikoa):
1. lurrazala - 2. ozeano lurrazala - 3. gaineko mantua - 4. azpiko mantua - 5. kanpoko nukleoa - 6. barneko nukleoa
A: Mohorovičić etenunea - B: Gutenberg etenunea - C: Lehmann etenunea

Gaur egun lurrazala osatzen duten harkaitz gehienak duela 100 milioi urte baino gutxiago sortu ziren. Ezagutzen diren harri mineral zaharrenek 4.400 urte dituzte; horrek esan nahi du Lurrak gutxienez ordutik izan duela geruza solido bat

Lurraren barnekaldeari buruz daukagun ezagutza gehiena ez da zuzenekoa, baizik eta zeharkako datuetatik ondorioztatua. Adibidez, grabitatearen indarra Lurreko masaren batazbestekoaren neurketa bat da. Planetaren bolumena ezagutuz gero, bere dentsitatea kalkula daiteke. Lurrazaleko harkaitz eta ur masak eta beren bolumena jakinez gero kanpoko geruzaren dentsitatea kalkula daiteke. Lurrazalean ez dagoen masak barneko geruzetan egon behar du.

Kanpo estekak

Geologia Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.