Georgius Agricola

Georgius Agricola, Georg Pawer edo Georg Bauer jaioa (Glauchau, 1494ko martxoaren 24a - Chemnitz, 1555eko azaroaren 21a) alemaniar mineralogo eta metalurgista izan zen.

Georgius Agricola

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGeorg Pawer
JaiotzaGlauchau, 1494ko martxoaren 24a
HeriotzaChemnitz, 1555eko azaroaren 21a (61 urte)
Hobiratze lekuaZeitz Cathedral (en) Itzuli
Heriotza modua: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
HeziketaLeipzigeko Unibertsitatea
Boloniako Unibertsitatea
Paduako Unibertsitatea
Hizkuntzaklatina
alemana
Jarduerak
Jarduerakmedikua, mineralogoa, historialaria, ingeniaria, kimikaria, filosofoa eta metallurgist (en) Itzuli
Lan nabarmenak

Find a Grave: 134079716 Edit the value on Wikidata

Hamabi urterekin latineko eskolan hasi zen ikasten. 1514tik 1518ra teologia, filosofia eta filologia ikasi zituen Leipzigeko Unibertsitatean. Heziketa humanista jasotzen jarraitu zuen eta 1519an Zwickauko greziar eskola ezarri zuen. 1523an Italiara bidaiatu zuen eta medikuntza ikasketak Bolonian burutu zituen. 1527an Alemaniara itzuli zen eta Joachimsthalen sendagile eta farmazialari gisa ezarri zen, inguruko mineral betak aztertu ahal izateko. 1533an Chemnitzen kokatu zen, alkate izendatu zuten eta Jurgi Saxoniakoa dukeak diplomatiko eta historialari izendatu zuen. Georgius Agrícola katolikoa zen eta, hil ondoren, protestanteek Chemnitzen ehorztea eragotzi zuten. Zeitzeko Katedralean lurperatu zuten.

De re metallica libri XII lanagatik da ezaguna. Hamabi liburukik osatzen dute, eta meatzaritzaren eta metalurgiaren azterketa sistematikoa, sailkapena eta gida metodologikoa dira. Mineralogiaren aita eta geologiaren sortzailea bezala ezagutzen da. Medikuntzari, pedagogiari, metrologiari, farmaziari, filosofiari, geologiari, historiari eta abarri buruzko 40 bat lan argitaratu zituen.

Lanak

  • Bermannus sive de re metallica, Basel 1530 eta Paris 1541
  • De Bello adversos Turcas, Nürnberg 1531
  • De mensuris et ponderibus libri V, Paris 1533 eta Basel 1533
  • De ortu et causis subterraneorum libri V, Basel 1546 eta 1558
  • De natura eorum, quae effluunt ex terra, Basel 1546
  • De veteribus et novis metallis libri II, Basel 1546
  • De natura fossilium libri X':, Basel 1546
  • De animantibus subterraneis liber, Basel 1549
  • De mensuris quibus intervalla metimur liber, 1550
  • De precio metallorum et monetis liber III, 1550
  • De peste libri tres Basel 1554
  • De re metallica libri XII, Basel 1556
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.