Georgios Papadopulos
Georgios Papadopulos (grezieraz: Γεώργιος Παπαδόπουλος; Ellinokhorion, Peloponeso, 1919ko maiatzaren 5a - Atenas, 1999ko ekainaren 27a) greziar militarra eta politikaria zen. 1967–1973 bitartean Grezian agindu zuen Koronelen juntako buruzagia izan zen.
Georgios Papadopulos | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1973ko ekainaren 1a - 1973ko azaroaren 25a ← Konstantino II.a Greziakoa - Faedon Gizikis →
1967ko abenduaren 13a - 1973ko urriaren 8a ← Konstantinos Kollias (en) - Spiridon Markezinis (en) →
| |||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||
Jaiotza | Elaiochori (en) , 1919ko maiatzaren 5a | ||||||||||||||
Herrialdea | Greziako Erresuma (1919 - 1924) Second Hellenic Republic (1924 - 1935) Greziako Erresuma (1935 - 1973) Grezia (1973 - 1999) | ||||||||||||||
Heriotza | Atenas, 1999ko ekainaren 27a (80 urte) | ||||||||||||||
Hobiratze lekua | Atenasko Lehen Hilerria | ||||||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia | ||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||
Heziketa | Hellenic Military Academy (en) (1937 - 1940) | ||||||||||||||
Hizkuntzak | greziera modernoa | ||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||
Jarduerak | ofizierra eta diktadorea | ||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||||||
Adar militarra | Hellenic Army (en) | ||||||||||||||
Gradua | koronel | ||||||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Greziako Gerra Zibila Battle of Greece (en) | ||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||
Erlijioa | Greziako Eliza Ortodoxoa | ||||||||||||||
Alderdi politikoa | hautagai independente | ||||||||||||||
Bizitza
Bigarren Mundu Gerraren hasieran italiarren inbasioaren aurka borrokatu bazen ere, nazien kolaboratzaile lanetan aritu zen gero, Segurtasun Batailoietan. 1960an, koronel izendatu zuten. 1967ko apirilaren 21ean Greziako konstituzioaren aurkako estatu-kolpeko buru izan zen, eta urte bereko abenduan gudarostea utzi zuen.
Lehen ministroa izan zen 1969-1973 bitartean, Defentsa ministroa (1969-1973), Hezkuntza ministroa (1969-1970), eta Kanpo Arazoetako ministroa (1969-1973). 1973an, monarkia deuseztatu eta errepublika ezarri ondoren, errepublikako presidente bilakatu zen. 1973ko irailaren 25ean, beste estatu-kolpe batek kargutik kendu zuen. Diktadurako buruzagiei egin zitzaien epaiketan, aurrena heriotzara eta biziarteko kartzela-zigorrera gero kondenatu zuten. Kartzelan hil zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.