Georgie Dann
Georgie Dann (1940ko urtarrilaren 14a, Paris – 2021eko azaroaren 3a, Madril) Espainian bizi izan zen frantziar abeslaria izan zen.
Georgie Dann | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Georges Mayer Dahan |
Jaiotza | Paris, 1940ko urtarrilaren 14a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Majadahonda, 2021eko azaroaren 3a (81 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: konplikazio kirurgikoa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Izengoitia(k) | Georgie Dann |
Musika instrumentua | ahotsa |
Zortzi urtez Parisko kontserbatorioan ikasi zuen, ondoren Frantzia eta Espainian bere musika ibilbidea garatu zuen, udako abestietan espezializatu zelarik. Espainian oso ezaguna bilakatu zen, 1970 eta 1980ko hamarkadetan zehar lelo itsaskor eta errepikakorrez beteriko gaztelaniaz abesturiko abestiekin sekulako arrakasta lortu zuelarik: esate baterako, "El Bimbó", "Macumba" "Carnaval, Carnaval", "El Africano", "El negro no puede", "El Chiringuito", "La Barbacoa", eta abar.
RTVE espainiar telebista katean emititu ziren lehenbiziko bideoklipak Georgie Dannenak izan ziren.
Georgie Dannen udako abesti arrakastatsuak
- 1969 "Casatschok"
- 1974 "La rana"
- 1975 "El Bimbó"
- 1975 "Campesino"
- 1975 "Paloma blanca"
- 1977 "Mi cafetal"
- 1977 "Eres como una paloma"
- 1980 "Moscou"
- 1980 "El jardín de Alá"
- 1981 "Pole-troll"
- 1982 "Kounbó"
- 1985 "El africano"
- 1986 "Macumba"
- 1988 "El chiringuito"
- 1989 "El baile de Mejuto"
- 1994 "La Barbacoa"
- 2003 "Vamos a la Pista"
- 2004 "Dale-Dale"
- 2007 "Mecagüentó"
- ¿? "Colegiala"
- ¿? "Bamboleo"
- ¿? "La conga"
- ¿? "El negro no puede"
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.