Georgia (AEB)
Georgia[1] Ameriketako Estatu Batuetako hego-ekialdeko estatu bat da. Atlanta du hiriburua. Guztira 10 milioi biztanle inguru ditu.
- Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Georgia (argipena)».
Geografia
Iparraldean Tennessee eta Ipar Carolina, hegoaldean Florida, ekialdean Hego Carolina eta Ozeano Atlantikoa eta mendebaldean Alabama mugakide ditu.
Iparraldean Apalatxe mendiak ditu; hego-ekialdean Piedmonteko hegiak eta ekialdean eta hegoaldean kostaldeko ordokia.
Ekonomia
1920ko hamarkada arte kotoia ekoizpen nagusia izan zen, baina urte hartako krisialdiaren eraginez, nekazaritza eraberritu eta tabakoa, kakahuetea eta piperra zabaldu ziren. Bestetik, lurraldeko baso handiez baliatuta, zuraren inguruko industriak indar handia du.
Unibertsitatea eta goi ikasketetako ikastetxe asko ditu.
Georgiar ezagunak
- James Carter (1924-), AEBetako presidentea (1977-1981).
- Martin Luther King (1929-1968), politikaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- Flannery O'Connor (1925-1964), idazlea.
- Julia Roberts (1967-), aktorea.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-4-28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
Kanpo estekak
- (Ingelesez)Estatuko gobernuaren webgunea
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.