Georgi Zhukov
Georgi Konstantinovitx Zhukov (errusieraz: Гео́ргий Константи́нович Жу́ков; Strelkovka, Errusiar Inperioa, 1896ko abenduaren 1agreg./azaroaren 19ajul. - Mosku, 1974ko ekainaren 18a) sobietar militarra izan zen, Armada Gorriaren buruetakoa Bigarren Mundu Gerran. Haren aginpean, Alemaniaren erasoa gelditzeaz gain, Ekialdeko Europan sartzea lortu zen, eta baita Berlinen ere. 1955–1957 bitartean, SESBeko Defentsa ministroa izan zen.
Georgi Zhukov | |||||
---|---|---|---|---|---|
1955eko otsailaren 9a - 1957ko urriaren 26a ← Nikolai Bulganin - Rodion Malinovski →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Strelkovka, 1896ko azaroaren 19a (juliotar egutegia) | ||||
Herrialdea | Errusiar Inperioa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna | ||||
Heriotza | Mosku, 1974ko ekainaren 18a (77 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Kremlingo harresiko nekropolia | ||||
Heriotza modua | : istripu zerebrobaskularra | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Galina Zhukova (en) (1920 - 1965) Alexandra Dievna Zhukova (en) (1965 - 1973ko azaroa) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Leinua | Q4181571 | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | M.V. Frunze Akademia Militarra | ||||
Hizkuntzak | errusiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | militarra eta politikaria | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Enplegatzailea(k) | Bielorrusiako Estatu-Unibertsitatea | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala Politburo of the Central Committee of the Communist Party of the Soviet Union (en) | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Zalditeria lur armada | ||||
Gradua | Sobietar Batasuneko mariskala jeneral | ||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Bigarren Mundu Gerra Moskuko Gudua Berlingo gudua Tambov Rebellion (en) Errusiako Gerra Zibila Battles of Khalkhin Gol (en) Operation Mars (en) Vistula–Oder Offensive (en) Besarabia eta Ipar Bukovinaren sobietar okupazioa Soviet–Japanese border conflicts (en) Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran 1956ko Hungariako Iraultza | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista | ||||
Bizitza
Kalugako nekazari familia pobre batean jaio zen. 1914an zalditerian sartu zen. Iraultzan parte hartu zuen, eta Anton Denikinen eta Piotr Wrangelen kontra borrokatu zen. 1931n, Frunzeko akademia militarrean diplomatu zen. 1939an, Ekialde Urrunera bidali zuten, eta japoniarren kontra borrokatu zen Mantxurian. 1940an, Besarabia mende hartu zuen eta, Stalinen garbiketetatik libratuta, armada gorriko estatu goreneko buru izendatu zuten.
1941eko uztailean, Alemaniar inbasioaren ondoren, estatu goreneko buruzagitzatik kendu zuten. Irailean, Leningradera bidali zuten, Kliment Voroxilovi laguntzera hiriaren defentsan. Urrian, Semion Timoxenko ordezkatzera deitu zioten erdialdeko fronteko buruan; beraz, Moskuko defentsa prestatu behar izan zuen, alemaniarrak 30 kilometrora zeudela. Horretarako, japoniarrek eraso egingo ez zutelakoan, ekialdeko tropen garraioa antolatu zuen. Historialari batzuen ustez, hura izan zuen bere lorpenik handiena. Horrela, goi mailako tropen erreserba eskuratu ahal izan zuen. Saihetsezina zirudien arren, Mosku ez zen alemaniarren eskuetan erori; are gehiago, kontraerasoa abenduan jarri zuen abian.
1942an, aginte bigarren komandante izendatuta, hegoaldeko frontera igorri zuten, Stalingradeko Gudura, eta Alemaniako Seigarren Armadaren erorketa antolatu zuen. 1943ko urtarrilean, Leningradeko setioaren lehen haustura antolatu zuen. Halaber, Kurskeko guduaren koordinatzailea izan zen 1943ko uztailean. Kurskekoa izan zen alemaniarren lehen porrot garrantzitsua udan, eta Stalingradekoa bezain erabakigarria gertatu zen.
Kliment Voroxiloven porrotaren ostean, Leningraden setioa hautsi zuen 1944ko urtarrilean. Orduan, Bagration Operazioa zuzentzera joan zen. Agian Bigarren Mundu Gerrako operazio handienaren buruan, Alemaniaren kontrako azken erasoa egin zuen 1945ean. Berlin apirilaren 30ean hartu ondoren, maiatzaren 8an Alemaniaren errendizioa onartu zuen batzarraren buru izan zen.
Gerra bukatu eta Alemania kontrolatzeko batzordean sobietar ordezkaria izan zen, 1945-1946 bitartean. Urte hartan bertan, Moskura itzuli zen eta Sobiet Goreneko diputatu izendatu zuten. Stalin haren arrakastaren beldur zen, eta Odesako eskualdera baztertu zuen, haren lehendakaritzak iraun zuen bitartean. Hura hil ostean, Defentsa ministro izendatu zuten (1955-1957). Ondoren, Alderdi Komunistaren batzar nagusiko Presidium-eko kide izan zen, baina handik urte betera Nikita Khrustxevek alderditik bota eta erabat baztertu zuen. 1971n bere Oroitzapen liburua argitaratu zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/3/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georgi Zhukov |