Georgi Malenkov
Georgi Maximilianovitx Malenkov [1] (errusieraz: Гео́ргий Максимилиа́нович Маленко́в, Georgij Maksimilianovič Malenkov; Orenburg, 1902ko urtarrilaren 8a - Mosku, 1988ko urtarrilaren 14a) sobietar politikaria izan zen. Iosif Stalinen lankide gertua, bera hiltzean Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren idazkari nagusi bilakatu zen. Astebete baino ez zuen iraun, laster Nikita Khrustxevek ordezkatua izan zelako. Politburon ostera gehiago eutsi eta 1955era arte SESBeko premierra izan zen.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.