Georgette Kokoczynski

Georgette Léontine Roberte Kokoczynski, ezizenez la Mimosa, (Versalles, Frantzia, 1907ko abuztuaren 16a Perdiguera, Espainia, 1936ko urriaren 16a) erizaina eta anarkista frantsesa izan zen, Gerra Zibilean hil zuten, Aragoiko frentean.

Georgette Kokoczynski
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGeorgette Léontine Roberte Kokoczynski
JaiotzaVersailles, 1907ko abuztuaren 16a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaPerdiguera, 1936ko urriaren 16a (29 urte)
Heriotza moduaborrokan hilda
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakerizaina
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Biografia

Versallesen jaio zen 1907ko abuztuaren 16an, klase ertaineko familia batean. Gurasoak Robert Ango eta Léontine Brivadis izan ziren.[1]

Hamasei urterekin, André Colomer poetarekin eta haren bikotekide Madeleine Colomerrekin bizitzera joan zen Parisera eta haien bidez ezagutu zuen anarkismoa.[2]

Hamazortzi urterekin Fernand Fortin anarkistaren bikotekide egin zen eta Fortinek Lochesen sortutako “Éducation Sociale” (‘Gizarte heziketa’) taldeko kide egin zen. Horrela, mitin eta jaialdietan parte hartzen hasi zen Georgette Kokoczynski.[1]

1928an Parisa itzuli zen eta Mimosa ezizen artistikoa erabiltzen hasi zen, askapenerako bilera eta jaialdietan parte hartzen zuen antzerki talde bateko partaide bihurturik. Bere bikotekide Fortinek zuzendutako La Revue Anarchiste aldizkari anarkista ere saltzen zuen. Garai horretan amaitu zituen erizain ikasketak.[3]

1931ko azaroaren 7an Miecsejslaw Kokoczynski kazetari sozialista frantsesarekin ezkondu zen. Senarra Langile Internazionalaren atal frantseseko XIV. Parisko azpiataleko kidea zen.[1]

Espainiako Gerra Zibila

1936ko irailean Espainiarantz joan zen Georgette Kokoczynski, Parisko mitin batean parte hartu ondoren, eta Durruti zutabea izeneko nazioarteko taldean izena eman zuen. Aragoiko frontera bidali zuten Augusta Marx eta Madeleine Gierth anarkista alemaniarrekin batera, tabernaz eta erizain postuaz arduratzeko.

Heriotza

Georgette Kokoczynski 1936ko urriaren 17an hil zuten, Perdiguerako gudaldian (Zaragozatik gertu), beste hainbat erizain eta atzerriko bolondresekin batera.[4][5]

Bere egunerokoa

Georgette Kokoczynskik eguneroko bat idatzi zuen 1936ko irailean Paristik atera zenetik. 45 orri zituen, amaitu gabeak, eta, hil ondoren, Fortinek kopiatu egin zituen.[3] Édouard Sill-ek topatu zuen, 2006an, Amsterdamgo "Internationaal Instituut voor Sociale Geschiedenis" (IISG) insitutuaren bilduman Journal de ma Campagne (‘Nire kanpainaren egunerokoa’) izenarekin.[6]

Aitorpenak

  • 1937ko maiatzean, Fortin kide zen Bartzelonako Gracia auzoan sortutako Iberiar Anarkista Federazioko (FAI) talde frantsesak “Mimosa” izena hartu zuen Georgette Kokoczynskiren omenez.[3]
  • 1937ko uztailak 19an, Lola Iturbe sindikalista eta kazetariak, Kyralina ezizenarekin, omenaldia idatzi zion Mujeres Libres (‘Emakume libreak’) aldizkarian. [2]

Erreferentziak

  1. «GEORGETTE KOKOCZINSKI, militante ANARQUISTA, voluntaria francesa en la guerra de España, ASESINADA por los franquistas». RecueRda RepúBlica, memoria.
  2. Murciano, Felipe Espílez (2020-08-01). «Georgette Kokoczynski, alias Mimosa». Encima de la niebla.
  3. Sill, Rolf; Dupuy, Marianne; Enckell, Edouard (2020-07-31). «KOKOCZYNSKI Georgette, dite Mimosa, dite ANGO KOKOCYNSKI Georgette». née ANGO Georgette, Léontine, Roberte, Augustine (Maitron/Editions de l'Atelier).
  4. Gaspar, Joaquín Ruiz. «Georgette – os monegros». Os monegros.
  5. García, Eladio Romero (2017-12-26). El ejemplo de la columna Durruti: De milicianos libertarios a soldados del ejército popular de la República. Ediciones Beta III Milenio. ISBN 978-84-16809-76-9.
  6. Sill, Edouard (2021). ¿Un coro inaudible? la obra literaria y testimonial de los voluntarios franceses y belgas, una memoria paradójica. 39. or.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.