Georgetown Unibertsitatea
Georgetown Unibertsitatea (ingelesez: Georgetown University) AEBetako Washington Hirian dagoen unibertsitate pribatu eta katoliko bat da. Jesuiten ardurapean dago.
Georgetown Unibertsitatea | |
---|---|
![]() | |
Utraque Unum | |
Datuak | |
Mota | unibertsitate pribatua, ikerketa-unibertsitatea, private not-for-profit educational institution (en) ![]() |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Kidetza | Big East Conference (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Eskumendekoak | Biblioteca della Georgetown University (en) ![]() |
Enplegatuak | 3.457 |
Erabilitako hizkuntza | ingeles |
Ikasle-kopurua | 17.500 |
Onarpen-tasa | 0,17 (2020) |
Agintea | |
Lehendakaria | William Doyle (en) ![]() |
Osatuta | Georgetown University College of Arts & Sciences (en) ![]() Georgetown University Graduate School of Arts & Sciences (en) ![]() Georgetown University Law Center (en) ![]() Georgetown University School of Continuing Studies (en) ![]() Georgetown University School of Dentistry (en) ![]() Georgetown University School of Medicine (en) ![]() Georgetown University School of Nursing (en) ![]() McDonough School of Business (en) ![]() Walsh School of Foreign Service (en) ![]() |
Zeren jabe | Villa Le Balze (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Ekonomia | |
Aktiboak | 3.912.902.000 $ (2020ko ekainaren 30a) |
Historia | |
Sorrera | 1789ko urtarrilaren 23a |
Sortzailea | John Carroll (en) ![]() |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() |
1789ko urtarrilaren 23an John Carroll apezpikuak sortua izan zen.
Unibertsitatea eta esklabotza
1838an, Georgetowngo Unibertsitateak 272 esklabu afrikar saldu zituen,[1][2][3] ala adierazi zuen 2016an The New York Timeseko berri batek.[4] Esklabu horien jabeak Jesusen Lagundiko zenbait aipaiz nabarmen izan ziren, eta erakunde katoliko honen etorkizuna ziurtatzeko saldu zituzten.[1][2][4][3] 2016an, John DeGioia, unibertsitateko lehendakariak saldutako pertsona horien ondorengoei barkamena eskatu eta unibertsitateko langile eta ikasle ohien seme-alabek jasotzen duten tratu bera jasoko zutela adierazi zuen.[1] Mélisande Short-Colomb, saldutako esklabo horien ondorengoa, ikasle berri horien artean egon zen 2017an, 63 urterekin.[4]
2017an The New York Timesek Frank Campbell-en argazkia argitaratu zuen, saldutako afrikar horien irudi ezagun bakarra.[4] 2017ko martxoan, Jesuitek 100 milioi dolar ordainduko zituztela adierazi zuten, kalte ordain gisa, ondorengoen talde batekin izandako elkarrizketak eta gero.[4]
Iruditegia
- Campusaren ikuspegia.
- Healy Aretoa.
- Ikuspegi panoramikoa.
- Aireko ikuspegia.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Georgetown otorgará beneficios de admisión a descendientes de esclavos» Democracy Now! (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
- (Ingelesez) «Craig Steven Wilder on How Georgetown & U.S. Catholic Church Expanded Thanks to Slave Holdings» Democracy Now! (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
- (Gaztelaniaz) «El legado esclavista de los jesuitas» La Vanguardia 2016-05-23 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Ingelesez) «“Here I Am”: Meet a Descendant of One of 272 Enslaved People Sold on June 19, 1838, by Georgetown U.» Democracy Now! (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).