Georges Simenon
Georges Joseph Christian Simenon (Lieja, Belgika, 1903ko otsailaren 13a – Lausana, Suitza, 1989ko irailaren 4a) belgikar idazlea izan zen. Maigret komisario ezagunaren istorioak idatzi zituen 1931tik 1972 arte, 103 liburu guztira. Bere eleberriak munduko 1.800 lekuetan kokatu ditu eta 9.000 pertsonaia baino gehiago sortu ditu. 500 milloi liburu baino gehiago saldu ditu, frantsesez gain beste 55 hizkuntzetaz ere. Zineman, haren lanetan inspiraturik 50 film baino gehiago egin dituzte.
Georges Simenon | |||
---|---|---|---|
(1965) | |||
← Marcel Achard - Jean Giono → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Georges Joseph Christian Simenon | ||
Jaiotza | Lieja, 1903ko otsailaren 13a | ||
Herrialdea | Belgika | ||
Bizilekua | Vosges plaza Lakeville (Connecticut) Epalinges Marsilly | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Lausana, 1989ko irailaren 4a (86 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Régine Renchon (en) Denyse Ouimet (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, kazetaria eta argazkilaria | ||
Lantokia(k) | L'Ostrogoth (en) | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Academie Royale de Langue et de littérature Françaises (en) Ohorezko Legioa | ||
Genero artistikoa | detektibe-fizkioa | ||
|
Simenon idazle guztiz emankorra izan da 400 eleberri inguru, milatik gora kontakizun labur, eta batez ere polizia eleberriengatik da ezaguna. Generoaren berritzaile izan zen; Maigret komisarioaren sortzailea da, ikerketak Frantziako gizartearen giro gris ilunetan egiten dituen polizia, psikologia sen sarkor baten laguntzaz. Pertsonaia hori protagonista duen eleberri saila 1931n hasi (Pietr le Letton) eta 1972an amaitua (Maigret et Monsieur Charles) hizkuntza askotara itzuli da. Gainera, badira eleberri horien 50etik gorako zinema bertsio, telebista sailez gainera. Hauek dira Maigret-en saileko lan batzuk: Le pendu de Saint-Pholien (1931, Saint-Pholien-eko urkatua); Láffaire Saint-Fiacre (1932, Saint-Fiacre afera); Le chien jaune (1936, Zakur horia); Mon ami Maigret (1949, Maigret ene laguna); Maigret à l´école (1954, Maigret eskolan); Le veuf (1960, Alarguna); Maigret hésite (1968, Maigret-en zalantzak). Polizia girotik kanpo eleberri psikologikoak, abenturazkoak eta ohiturazkoak idatzi zituen. Bestalde obra autobiografiko zenbait ondu zituen, hala nola Mémoires intimes (1982, Oroitzapen intimoak).
Ikus, gainera
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Simenon |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.