Georges Seurat

Georges-Pierre Seurat (1859ko abenduaren 2a - 1891ko martxoaren 29a) Frantziako margolaria izan zen, batez ere Igande-arratsaldea La Grande Jatte uhartean margolanagatik ezaguna (1884-1886). Arte modernoan mugarri garrantzitzua ezarri zuen lan horrek, neoinpresionismoari hasiera eman baitzion eta XIX. mendeko margolaritzaren ikur nagusietakoa bilakatu baitzen.

Georges Seurat

Bizitza
JaiotzaParis, 1859ko abenduaren 2a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis, 1891ko martxoaren 29a (31 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Seurat (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
Hizkuntzakjaponiera
frantsesa
Irakaslea(k)Henri Lehmann (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, marrazkilaria eta arkitektura proiektuen marrazkilaria
Lantokia(k)Brest
Gravelines
Honfleur
Le Crotoy
Paris eta Port-en-Bessin-Huppain
Lan nabarmenak
MugimenduaPuntillismoa
inpresionismoa
postinpresionismoa
Genero artistikoagenero-margolana
paisaia margolaritza
erretratua

IBDB: 83322
Musicbrainz: a927693c-23eb-4fd1-a9c8-dd83ed048a27 Discogs: 2411562 Find a Grave: 944 Edit the value on Wikidata

Mugimendu postinpresionistaren buruzagitzat hartua den arren, heziketa artistiko guztiz tradizionala izan zuen. Hala, marrazkigintza gogotik landu ondoren, 1877an, Arte Ederretako Eskolan sartu zen.

Urte hartan bertan lantegi bat antolatu zuen Edmond Aman-Jean margolariarekin. Biak elkarrekin aritzen ziren, eta interes berak zituzten; 1879an, laugarren erakusketa inpresionista bisitatu zuten, eta zirrara sakona eragin zien. Seurat, aldi berean, irakurle amorratua zen, eta margolaritzari buruzko lan teoriko asko irakurtzen zuen.

1880tik aurrera, marrazkiak egin zituen batez ere; trebetasun handia iritsi zuen marrazkigintzan, eta ospe handia lortu zuen.

Lehen lanetan, gaien aldetik batez ere, Barbizongo tradizioari lotu zitzaion Seurat; 1881etik 1883ra, koadro asko egin zuen nekazarien bizimoduari buruzkoak. Lan horietan agerikoa du inpresionisten eragina; izan ere, 1883tik aurrera, teknika ez ezik, gai inpresionistak ere hasi zen lantzen, Sena ibaiaren ertzekoak bereziki. Lehen lan garrantzitsua, Asnièresko bainulariak (Londres, National Gallery), 1884ko Erakusketa Ofizialean jartzea ukatu zioten Parisen, eta Independenteen Erakusketan jarri zuen urte berean Seuratek.

Oso obra orijinala da, nahiz eta oraindik kanpoko eraginak sumatzen zaizkion (Puvis de Chavannes, Pissarro). Osagai orijinalak ditu Igande-arratsaldea La Grande Jatte uhartean (1886, Chicago, Art Institute) obrak ere. Margolan horretan, prestaketa-lan luze baten ondoren, «zatiketa» deritzan teknika aplikatu zuen: osagarritasunaren eta kontrastearen teorien arabera, elkarren gainean ipintzen ziren koloreak, hau da, «margolaritza optikoko formula bat» bilatu nahi zuen. 1884tik aurrera Paul Signac-en adiskide mina izan zen; huraxe izango zen Seuraten jarraitzaile leialena, eta talde bat ere sortu zen bien inguruan, Camille Pissarro eta haren seme Lucien, Albert Dubois Pillet eta beste margolari batzuk bildurik. Parisko ikusleak guztiz harriturik utzi zituzten, eta kritikari gehienek gaizki ikusten zituzten arren, izan zen salbuespenik, kritikari eta idazleen artean. Lanean etengabe jardun zen Seuratek. Haren zenbait obra New Yorken erakutsi zituzten, eta Bruselan beste batzuk, XX. taldeak erakusketan parte hartu zuen, eta maiz eramaten zituen bere koadroak independenteen Erakusketara.

Paisaiak ere egin zituen, eta bere obraren ikuspegietan lortu zuen batez ere izadiaren behaketa zehatza eta koadroaren antolamendu erritmiko bat lotzea. Sistema bat aurkitu nahi baitzuen koadroko lerroak harmoniaz osatzeko. Hala, Paradan, lerro horizontalakdira nagusi, eta baretasun inpresioa ematen dute; Zirkua-n berriz, lerro diagonalak dira nagusi, eta alaitasuna, mugimendua iradokitzen dute. Zirkua amaitu gabe jarri zuen ikusgai, eta, Erakusketa zabaldu eta hil egin zen.

Galeria

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Seurat Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.