Georges Schehadé

Georges Schehadé (Alexandria, Egipto, 1905ko azaroaren 2a - Paris, Frantzia, 1989ko urtarrilaren 17a) frantsesezko poeta eta antzerkigilea izan zen, libanoarra.

Georges Schehadé

Bizitza
JaiotzaAlexandria, 1905eko azaroaren 2a
Herrialdea Libano
HeriotzaParis, 1989ko urtarrilaren 17a (83 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, gidoilaria eta dramagilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm1245764 Discogs: 4366032 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Beiruten zuzenbide-ikasketak egin ondoren, Parisen André Breton eta Saint-John Perserekin bat egin zuen. 1938an bere lehenengo poesia-bilduma argitaratu zuen, Poésies, ekialdeko inspirazioa eta surrealismoa nahasten dituena. Ondoren idatzi zituen Rodogune Sinne (1946), Poésies II (1948), Poésies III (1949), L'Écolier sultan (1953, Sultan ikaslea). Poliki-poliki irudi-aberastasunetik lan garbietara igaro zen Schehadé: Le Nageur d'un seul amour (1985, Maitasun bakarreko igerilaria). Antzerki-lanei dagokionez aipagarriak ditu: La Soirée des proverbes (1954, Atsotitzen gaua), Histoire de Vasco (1956, Vascoren historia), Le Voyage (1961, Bidaia), L'Émigré de Brisbane (1965, Brisbanetik atzerriratua).

Bere poesiak haurtzaroan, elezaharretan eta paraboletan du oinarria. Antzerki-lanek, berriz, antzerki surrealistaren ordezkari bihurtzen dute Schehadé. Frantses poeta handien bertso baztertuen antologia berezi bat antolatu zuen, L'Anthologie du vers unique (1977, Bertso paregabearen antologia).

Erreferentziak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.