Georges Mathieu

Georges Mathieu (Boulogne-sur-Mer, 1921eko urtarrilaren 27aBoulogne-Billancourt, 2012ko ekainaren 10a) frantses margolaria izan zen. Lehenengo olio-margoa 1942an egin zuen, eta 1944an hasi zen margolan abstraktuak egiten. 1947an L'Imaginaire, abstrakzio geometrikoaren kontra zeuden artista abstraktuen obrak biltzen zituen erakusketa antolatu zuen; Mathieu abstrakzio lirikoaren aitzindaria izan da, eta estasi-egoeran bat-batean margoturiko zeinu kosmikoen adierazpentzat definitu zuen abstrakzio hori. 1951. urte inguruan gestalt teoriarekin zaletzen hasi zen, eta zeinuaren pintura gauzatu zuen, esanahiaren aurretik zeinua jarriaz. Horrela, Arte Informalaren aitatzat hartua izan da. Lehen Mundu Gerra amaierako lanetan ikus daitekeenez, estilo kaligrafikoa erabili zuen, lerro zipriztinduekin, keinu oldarkorrei jarraituz eginiko marrazkiekin (Painting, 1953). Bestalde, ikuskizun eta performanceekiko zaletasun handia zuen, eta horrela, 1952. urtean jendaurreko margolaritza-saioa egin zuen Studio Paul Facchettin. 1953an United States Lines Paris Review aldizkaria eman zuen argitara, eta haren zuzendari izan zen hamar urtez. 1960ko hamarraldiaren hasieran eskultura monumentalak paratu zituen, eta artistak gizarte bizitzako eguneroko afera guztietan esku hartzeko duen beharraz jabetzen hasi zen; 1971n artistak gizartean duen zereginaren inguruko hitzaldi ospetsu bat eman zuen Nazio Batuen Zirkuluan, Bruselan.

Georges Mathieu

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGeorges Victor Adolphe Mathieu
JaiotzaBoulogne-sur-Mer, 1921eko urtarrilaren 27a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBoulogne-Billancourt, 2012ko ekainaren 10a (91 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, posta zigilu diseinatzailea, domina-egilea, marrazkilaria, art theorist (en) Itzuli eta zeramikaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArte Ederren Akademia (Frantzia)
MugimenduaEspresionismo abstraktua
Lyrical Abstraction (en) Itzuli
Genero artistikoaTachisme (en) Itzuli
georges-mathieu.fr

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.