Georges Jacques Danton

Georges Jacques Danton (1759ko urriaren 26a1794ko apirilaren 5a) Frantziako Iraultzako protagonista handienetakoa izan zen.

Georges Jacques Danton

24. President of the National Convention (en) Itzuli

1793ko uztailaren 25a - 1793ko abuztuaren 8a
Jean Bon Saint-André (en) Itzuli - Marie-Jean Hérault de Séchelles (en) Itzuli
deputy to the National Convention (en) Itzuli

1792ko irailaren 6a - 1795eko urriaren 26a
Member of parliament for the Seine (en) Itzuli



Justizia Ministroa

Bizitza
JaiotzaArcis-sur-Aube, 1759ko urriaren 26a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis, 1794ko apirilaren 5a (34 urte)
Hobiratze lekuaErrancis Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Familia
Ezkontidea(k)Antoinette Gabrielle Danton (en) Itzuli
Louise Sébastienne Danton (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakabokatua, iraultzailea eta politikaria
Lantokia(k)Paris
KidetzaSalbamen Publikorako Batzordea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaClub des Cordeliers

Musicbrainz: c67be840-380c-4342-ae88-8ba43f630045 Edit the value on Wikidata

Iraultzaile honek 1790an cordelierren kluba sortu zuen eta honen lehendakari bihurtu zen. 1792. urtean Konbentzio Nazionalean partaide aukeratu zuten eta arazo asko eduki zituen girondarrekin. Hurrengo urtean Salbazio Publikoan esku hartu zuen, baina azkenean orduan bere aliatua zen Robespierre atera zen erakunde beterazle horren agintaria. Ez zen izan Izualdiaren guztiz aldekoa eta Klementzia Komite bat proposatu zuen. Robespierrek bere interesentzat arriskutsua ikusi zuen eta gillotinara kondenatu zuen.

Erregearen Aholkularitzako legegizona izan zen 1785-1791 bitartean. Club des Cordeliers elkartea sortu zuen 1790. urtean, eta Justizia ministro hautatu zuten 1792an. Frantziako Iraultzaren aldekoa izaki, nazioko defentsaren antolatzaile nagusia izan zen. Prusiak Frantzia hartu zuenean Dantonek gobernuak hiriburua uztea eragotzi zuen, probintzietara abertzaletasunaren sua mantentzera ordezkariak bidali zituen, eta 3.000 pertsonatik gora atxilotu zituen Parisen. Konbentziorako diputatu hautatu zuten 1792. urtean. Urte bereko urritik aurrera girondarrek gogor eraso zioten iraileko sarraskian erantzukizun zuzena izan zuelakoan. Luis XVI.a erbesteratzearen aldekoa bazen ere, azken unean erregearen heriotzaren aldeko botoa eman zuen. Epaitegi Iraultzailea eta Osasun Publikoko Batzordea sortu zituen handik urtebetera (1793). Ez zituen matxinadak zapaldu, ez zen girondarrekin bat etorri eta inflazioak gora egin zuen aginpidean iraun zuen bitartean; hortaz, 1793ko urrian konbentzioak bere postutik kendu zuen. Saint Justen salaketa zela medio, 1793. urteko martxoaren bukaeran atxilotu, hurrengo hilabetean epaitu eta gillotinan hil zen Camile Desmoulins lagunarekin batera, urte bereko apirilaren bostean.

Erreferentziak

Kanpo-estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Jacques Danton Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.