Georges Hérelle

Georges Hérelle (Pougy, Champagne, 1848ko abuztuaren 27a - Baiona, 1935eko abenduaren 15a) frantziar etnografo, idazle, eta filosofia irakaslea izan zen.

Georges Hérelle

Bizitza
JaiotzaPougy, 1848ko abuztuaren 27a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaBaiona, 1935eko abenduaren 15a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, itzultzailea eta historialaria
Jasotako sariak
Georges Hérelleren omenezko oroitzapenezko plaka, bera bizi izan zen etxean

Filosofia irakatsi zuen Baionako Lizeoan, eta Europan eta Afrikan barrena ibili zen ondoren. Euskal antzerkiaz arduratu zen, Zuberoako pastoralez nagusiki, nahiz euskara gutxi zekien. Itzulpenen bidez lan egiten zuen, gehienbat. Leopold Irigarai zuberotarra izan zen bere informatzaile eta itzultzaile nagusia. Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (RIEV) eta Gure Herria aldizkarietan argitaratu zituen Zuberoako antzerkiari buruzko lan aipagarrienak.

Obra nagusiak

  • Canico et Biltchitine (frantsesez eman zuen xaribari hori, Zuberoako antzerkiari buruzko ohar batzuekin batera, 1908an, eta gero Gabriel Arestik euskaratu zuen).
  • Études sur le théâtre basque. La représentation des pastorales basques à sujets tragiques (1922, Euskal Antzerkiari buruzko ikerketak. Gai tragikoak dituzten Euskal Herriko pastoralen errepresentazioak).
  • Les charivaris nocturnes dans le Pays Basque Français (1924, Gaueko xaribariak Ipar Euskal Herrian)
  • Le théâtre comique des basques (1925, Euskaldunen antzerki komikoa).
  • Les pastorales à sujets tragiques considérées littérairement (1926, Gai tragikoko pastoralak literatura aldetik)
  • Études sur le théâtre basque. Le répertoire du théâtre tragique (1927, Euskal Antzerkiari buruzko ikerketak. Antzerki tragikoko gaiak)
  • Grand Catalogue des pastorales à sujet tragique. Les théâtres ruraux depuis le Moyen-Age jusque à nos jours (1928, Gai tragikoko pastoralen Katalogo Handia. Herri antzerkia Erdi Arotik gure egunak arte.).

Erreferentziak

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.