Georges Francis Fitzgerald
Georges Francis Fitzgerald (Dublin, 1851ko abuztuaren 3a - ibidem., 1901eko otsailaren 22a) irlandar fisikaria izan zen. Dublingo Trinity Collegeko irakaslea izan zen. Uhin elektromagnetikoak aztertu zituen, Hertzek berak zehaztu baino lehen. Albert Michelson estatubatuar fisikariaren saioen emaitza negatiboa azaltzean, gorputzak mugimenduan murrizten direlako hipotesia aurreratu zuen, Hendrik Lorentz fisikari holandarrak adierazi zuenaren antzera (1893). Hipotesi hori Albert Einsteinen erlatibitatearen teoriaren aitzindaria da.
Georges Francis Fitzgerald | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dublin, 1851ko abuztuaren 3a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Dublin, 1901eko otsailaren 21a (49 urte) |
Hobiratze lekua | Mount Jerome Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Trinity College |
Hezkuntza-maila | katedraduna |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Trinity College |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Maxwellians (en) |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.