Georges Cziffra
Georges Cziffra edo György Cziffra (hungarieraz: Cziffra György; Budapest, 1921eko azaroaren 5a - Senlis, Frantzia, 1994ko urtarrilaren 15a) hungariar piano jotzailea izan zen. Franz Liszten obraren interprete aparta izan zen[1].
Georges Cziffra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Budapest, 1921eko azaroaren 5a |
Herrialdea | Frantzia (1968 - |
Heriotza | Longpont-sur-Orge, 1994ko urtarrilaren 15a (72 urte) |
Hobiratze lekua | Senlis |
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Franz Liszt Musika Akademia (1929 - |
Hizkuntzak | frantsesa hungariera |
Irakaslea(k) | István Thomán (en) Jolán Tauszky (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | classical pianist (en) eta musikagilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | pianoa |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Bizitza
Bost urte zituela eman zuen lehen piano kontzertua, eta bederatzirekin hasi zen pianoa ikasten. 1950ean Hungariatik ihes egiten ahalegindu zen, eta hiru urtez preso sartu zuten, lan neketsuak eginaraziz. 1956an lortu zuen ihes egitea (Viena, Paris), eta orduan izan zuen mundu zabalean arrakasta. Frantziar nazionalitatea eman zion Charles de Gaullek 1968an.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/01/16 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Jean-Pierre Thiollet, 88 notes pour piano solo, "Solo nec plus ultra", Neva Editions, 2015, p.50. ISBN 978 2 3505 5192 0.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.