Georges Braque
Georges Braque (Argenteuil, Île-de-France, 1882ko maiatzaren 13a – Paris, 1963ko abuztuaren 31) Frantziako margolaria eta eskultorea izan zen, Pablo Picassorekin batera kubismo deritzon arte mugimendua garatu zuena.
Georges Braque | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Argenteuil, 1882ko maiatzaren 13a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1963ko abuztuaren 31 (81 urte) |
Hobiratze lekua | Varengeville-Sur-Mer Churchyard (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Marcelle Lapré (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala École supérieure d'art et design Le Havre-Rouen (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, margolaria, Irarlea, litografoa, diseinatzailea, bitxi diseinatzailea, eszenografoa, artista grafikoa, grabatzailea, collagist (en) , arkitektura proiektuen marrazkilaria eta marrazkilaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Anberes Avignon Honfleur La Ciotat Marseilla Paris Varangéville Alemania Florentzia Erroma Venezia eta New York |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Paul Cézanne, African sculpture (en) eta Pablo Picasso |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia National Academy of Fine Arts (Argentina) (en) Société Normande de Peinture Moderne (en) Koninklijke Vlaamse Academie van België voor Wetenschappen en Kunsten (en) Accademia delle Arti del Disegno (en) |
Mugimendua | kubismoa fauvismoa |
Genero artistikoa | margolaria izadi hila animal art (en) genero-artea paisaia margolaritza |
Musika instrumentua | biolina txirula akordeoia |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Bere estreinako lanak inpresionistak ziren. Baina 1905ean Fauves taldearen erakustaldia ikusi ondoren, fauvista bihurtu zen. Haren 1908-1913 margolanek islatzen dute geometria eta perspektibarenganako interes berria. Argia eta perspektiba margolariek nola gauzatzen duten aztertu ondoren, artearen oinarrizko arau gehienak zalantzan jarri zituen. Esate baterako, arkitekturaren egitura bat margotzeko, irudi geometrikora mugatzen zuen Braquek, baina irudia eta itzala xehetuta, aldi berean laua eta hiru dimentsiokoa ematen zuen.
Pablo Picassorekin hasi zen lanean 1909an, antzeko ideiak baitzituen. Biek batera kubismoa garatu zuten, kolore monokromatikoko eta txantiloi konplexuko margolanak eginez. Collagerekin hasi ziren esperimentatzen 1912an. Mugimendua azkar hedatu zen Paris eta Europan zehar.
Aro kubista
1907ko udazkenean, erro-errotik aldatu zuen Braqueren ibilbidea Cezanneren atzera begirako erakusketak, Picassoren ezagutza egiteak eta haren Avignongo neskatxak koadroa ikusteak. Negu hartan egin zuen Biluzia Zutik koadroak bi eragin horiek eta Afrikako artearena biltzen ditu. 1908ko udan L'Estaqueko (Proventza) paisaje oso zurrunbilotsuak eta perspektibarik gabeak eta forma geometrikoetara mugatuak pintatu zituen : L Estaqueko etiveak. 1909an Normandian eta La Roche-Guyonen (Val-d'Oise)margotu zituen paisajeetan, objektuen arteko espazioa irudikatzeak kezkatzen zuen gehien Braque, perspektiba tradizionala alde batera utzi baitzuen. Urte hartan bertan paisajeak pintatzeari utzi, eta izadi hilak sortzen hasi zen ; hortaz, espazioaren bilaketak erakarri zuen Braque kubismora. 1909ko bukaeran Braquek Picassorekin harreman estuan lan egin zuen kubismo analitikoa zeritzon joeran (Biolina etapegarra, 1910).
Kubismo sintetikoaren garaiko koadroak plano soil eta elkarren gainean jarriz landu zituen, sakonerarik gabeko espazio bat iradokitzen zuten, eta espazio horretan objektuak marrazkera zatikatu batez zeuden irudikatuak (Bacben aria).
Gerra ondoa, izadi hilak
1914an frontera eraman zuten, eta 1915ean larri zauritu zuten. 1917an Braque lanean hasi zen berriz, eta izadi hila hartu zuen harrezkero bere lanaren ardatz. Kubismoari eutsi zion, baina ez ordea hasierako suhar eta grina sortzailearekin. Batzuetan paisajea ere landu zuen, itsas ikuspegiak batez ere eta itsasontzi hondartuak (Labarrak, 1938).
1920az geroztik Braqueren lanak koherentzia handia izan zuen estiloaren aldetik : bai lan bikietan, eta bai lan tamainaz handi eta askoz landuagoetan. Braqueren errepertorio mugatuan gai berriak landu izanak marraren eta bolumenaren, formaren eta margoaren arteko harremanak aztertzeko modu berri bat zeltarren. 1918-1928 garaian Gtterrdon (erdian oin bakarra duten mahai biribilak) eta izadi hilen sail handi bat egin zuen, ilunak eta margo berde, elarroi eta beltzeko harmonia indar handikoez pintatuak, bolumena adierazi nahiari emanik garrantzi handiena (Izadi hila marmolezko ntabaran, 1925). 1930etik aurrera, apaindurarako joera zuten margolanak, sintesi handikoak, egin zituen kolore biziz, fantasiaz eta bizitasunez beteak (Izadi hila mandolinarekin) .
Azken obrak. «Ateliers»
II. Mundu Gerraren eraginez, koadro latzagoak egin zituen, garai latz haien ispilu bailiran (Sukaldeko mahaia, 1942). 1947az geroztik, gaixotasunak askotan eten zion lana, baina hala ere 1949 eta 1956 artean Ateliers margolan saila egin zuen. Koadro horietan pintorearen lantokia margotu zuen, itzalez eta argiz tartekatua, bere hurbileko objektuak ere erakutsi zituen, eta baita ere pintorea bera eta bere modeloa.
Bere azken hamar urteetan, ondoezik baitzegoen, koadro txikiak pintatu zituen, baina litografiak egiten ari izan zen. Pinturaz eta eskulturaz gainera, Braquek orobat egin zituen beira leihoak, balleterako dekoratuak Diaghileventzat, eta liburuetarako irudiak. 1963ko abuztuaren 31n hil zen.
Braquerentzat margolaritzak ez du zertan izadiaren irudi zuzena izan behar; artea izaditik at dago, eta koloreak eta formak egituraren osagarri soilak baino ez dira.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Braque |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.