Georges Bernanos

Georges Bernanos frantses idazlea (Paris, 1888ko otsailaren 20a - Neuilly-sur-Seine, 1948ko uztailaren 5a).

Georges Bernanos

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLouis-Émile-Clément-Georges Bernanos
JaiotzaParisko 9. barrutia eta Paris, 1888ko otsailaren 20a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaNeuilly-sur-Seine, 1948ko uztailaren 5a (60 urte)
Hobiratze lekuaCimetière de Pellevoisin (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: gibeleko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Jehanne Bernanos (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, saiakeragilea, kazetaria eta libretista
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakTeresa Lisieuxekoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

IMDB: nm0076111 Discogs: 833362 Find a Grave: 10740240 Edit the value on Wikidata

Biografia

Lehen ikasketak jesuitekin egin ondoren, Zuzenbidea eta Letrak ikasi zituen. Kazetaritza-lanei ekin zien, Action française alderdi eskuindarreko kide gisa. Laster, politikaren kritika morala bultzatu zuen bere idatzietan, frantses burgesiaren porrota salatuz. 1926an argitaratu zuen lehen eleberria: Sous le soleil de Satan (Satanen eguzkiaren azpian); bertan, protagonista den apaizak etsipenaren tentazioa jasaten du. Hain zuzen ere, Bernanosek deabruaren erasoen aurka arimak egin behar duen gudua deskribatzen du bere eleberrietan: L´imposture (1928, Iruzurra), La Joie (1929, Poza), Le Journal d´un curé de campagne (1936, Herriko apaiz baten egunkaria). Hasieran, Francoren altxamenduaren aldeko izan zen, baina Palma Mallorcakoan bizitako gertakarien lekukotza zuzenak Les Grands Cimetières sous la lune (1938, Ilargi azpiko hilerri handiak) idaztera behartu zuen; Eliza eta Francoren elkar-hartzea salatzen du bertan. Municheko Biltzarraren ondoren, Brasila erbesteratu zen, De Gaulle eta erresistentziaren alde agertu zelako: Scandale de la verité (1930, Egiaren eskandalua), Carte aux anglais (1942, Ingelesei gutuna). Frantziara itzultzean, Monsieur Ouine (1946) argitaratu zuen, bekaturik okerrena, graziaren aurreko axolagabekeria zela plazaratuz. Gero Tunisian finkatu zen (1946-1948), eta gerora antzerki eta film bilakatuko zen Dialogues des carmélites (Karmeliten elkarrizketak) eleberriari amaiera eman zion. Beste zenbait lan: La grande peur des bienpensants (1931, Pentsalari txintxoen izua), Un crime (1935, Krimena), La France contre les robots (1947, Frantzia roboten kontra), Le chemin de la croix des âmes (1948, Arimen gurutze-bidea).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Bernanos Aldatu lotura Wikidatan

Bibliografia

  • Bernanos, Georges; Mujika, Luis Mari (itzul.): Landako apaiz baten egunkaria (I), Georges Bernanos. - Egan, 2014-1/2, 207-224.
  • Bernanos, Georges; Mujika, Luis Mari (itzul.): Landako apaiz baten egunkaria (II), Georges Bernanos. - Egan, 2015-3/4, 245-274.
  • Bernanos, Georges; Mujika, Luis Mari (itzul.): Landako apaiz baten egunkaria (III), Georges Bernanos. - Egan, 2016-3/4, 189-218.
  • Bernanos, Georges; Mujika, Luis Mari (itzul.): Landako apaiz baten egunkaria (eta IV), Georges Bernanos. - Egan, 2017-1/2, 201-207.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.