Georges Bataille
Georges Albert Maurice Victor Bataille (Bilhom, Puy-de-Dôme, 1897ko irailaren 10a - Paris, 1962ko uztailaren 9a), frantses idazlea eta pentsalaria izan zen. Katolizismora bihurtua, marxismora gero, soziologiak eta psikoanalisiak erakarri zuten, eta Ekialde Urruneko mistikoengandik aszesi-teknikak hartu zituen. Arauak haustearen beharrean oinarritu zuen gizarteari eta historiari buruzko bere ikusmoldea (Lascaux, ou la Naissance de l´art, 1955), baita bere esperientzia mistikoa eta literaturaren ikusmoldea ere (La Littérature et le mal, 1957). Aurreiritzi moral, erlijiozko edo mistiko oro ukatzen duen esperientziaren berri ematen du Somme athéologique trilogian: L´Expérience intérieur (1943); Le Coupable (1944); Sur Nietzsche (1945). Erotismoaren alorrean, azken muturreraino joan nahi izan zuen, atsegina nazkarekin bat egiterainoko moduan: Anus solaire (1927); Histoire de l'oeil (1928); Madame Edwarda (1937); Alleluiah (1947).
Georges Bataille | |
---|---|
![]() (1940) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Billom, 1897ko irailaren 10a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Paris, 1962ko uztailaren 9a (64 urte) |
Hobiratze lekua | Vézelay |
Heriotza modua | : Arteriosklerosia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Sylvia Bataille (en) ![]() Diane Kotchoubey de Beauharnais (en) ![]() |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | École nationale des chartes |
Tesia | L'Ordre de chevalerie, conte en vers du XIIIe siècle, publié avec une introduction et des notes (en) ![]() |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | liburuzaina, idazlea, marrazkilaria eta filosofoa |
Lan nabarmenak | |
Influentziak | Georg Wilhelm Friedrich Hegel, Alexandre Kojève, Friedrich Nietzsche, Lev Xestov, Henri Bergson, Karl Marx, Sigmund Freud, Émile Durkheim eta Boris Souvarine (en) ![]() |
Mugimendua | Filosofia kontinentala irrationalism (en) ![]() |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Bataille ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.