Georges-Jean Arnaud

Georges-Jean Arnaud, jaiotza-izenez Georges-Camille Arnaud (Saint-Gilles, Camargue, Frantzia, 1928ko uztailaren 3a - La Londe-les-Maures, Frantzia, 2020ko apirilaren 26a) frantses idazlea izan zen.

Georges-Jean Arnaud
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGeorges Arnaud
JaiotzaSaint-Gilles, 1928ko uztailaren 3a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaLa Londe-les-Maures, 2020ko apirilaren 26a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria, zientzia-fikzio idazlea eta film screenwriter (en) Itzuli
Jasotako sariak
IMDB: nm0036061 Edit the value on Wikidata

Biografia

Ikasle zela idatzi zuen lehenengo lana: Ne tirez pas sur l´inspecteur ("Ez tirorik bota ikuskatzaileari"). Lan hori argitaratzeko Saint-Gilles ezizena erabili zuen; beste zenbait izengoiti ere erabili zituen. 1960tik aurrera idazteari ekin zion, eta bere benetako izena erabiltzen hasi zen.

Idazle herrikoitzat hartzen zen Arnaud. Oso idazle oparoa izan zen, laurehun liburutik gora argitaratu zituen, eta genero guztiekin saiatu zen: polizia-liburuak, espioiak, abenturak, fantasia, zientzia-fikzioa, erotismoa eta baita lan historikoak ere.

Arnauden lehenengo liburuetan nabarmena da Georges Simenonen eragina, baina Arnaudek berehala hartu zuen bere bidea, bide berritzailea hain zuzen. Lehenengo polizia-eleberriak lan burutsuak dira, inplikazio psikologikoekin eta egoera harrigarriekin. Baina 1965etik aurrera gauzak aldatu egin ziren, frantses gizartearen ikuspegi kritikoagoa azaldu baitzuen. Gai klasikoak landu zituen; hilketak (Profil de mort, La tribu des vieux enfants), edo nortasunaren bilaketa, nortasun bikoitza duen emakume baten bidez (Tel un fantôme), edo gizon bat bere berdinaren aurrean jarrita (Les Imposteurs). Aldi berean, eleberri ekologikoak idatzi zituen, energia nuklearraren kontra (L´Enfer du décor, Brûlez-les tous, La Dalle des maudits) edo kimika-enpresa handien kontra (Plein la vue). Bestalde, kondenatu zituen frankismoa (Tatouages), nazismoa eta antisemitismoa (Ils sont revenus), Aljeriako gerra garaiko tortura (Basse besogne). Baina gai bat zuen Arnaudek maiteen, etxea hain zuzen ere (Le Guet-apens, Tendres termites, La Maison piège, Le Veilleur). Arnauden azken gai nagusia ihesa izan zen (Le Pacte, Maudit Blood, La Vie truquée). Polizia-liburuei dagokienez, berebiziko arrakasta izan zuen La Compagnie des glaces zientzia-fikzioko sailarekin.

Hainbat sari jaso zituen bere ibilbide osoan. Esaterako, Kritikaren Mystère saria (1977) Enfantasme lanarengatik, eta, 1988an, Apollo saria La Compagnie des glaces lanarengatik.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.