George Stinney
George Junius Stinney Jr. (1929ko urriaren 21a - 1944ko ekainaren 16a) 14 urterekin, XX. mendean Estatu Batuetan exekutatu zuten pertsonarik gazteena izan zen, eta modu berean hil zen hamasei urteko azken adingabea.
George Stinney | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pinewood (Hego Carolina), 1929ko urriaren 21a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Columbia, 1944ko ekainaren 16a (14 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: elektrokuzioa |
Jarduerak | |
Exekuzioa
1944ko ekainaren 16an, Aulki elektrikoan 14 urteko George Stinney gazte afroamerikarra hil zuten AEBetako Hego Karolinan. Heriotz zigorra aplikatu zioten pertsonarik gazteena izan zen. Bi neskato zuri hiltzea egotzi zioten, nahiz eta berak esan errugabea zela. Egun bat baino gehiago iraun ez zuen prozesu batean, poliziak nerabearen aitorpena zuela adierazi zuen, baina ez zen horri buruzko idatzizko frogarik aurkitu artxibo judizialetan. Aulkia handiegia zelako mutikoarentzat, Biblia baten gainean eseri behar izan zuten elektrokutatzeko. Ikerketa batek ondoren frogatu zuen errugabea zela.[1]
Exekuzioa Columbiako Hego Karolinako Espetxe Estatalean egin zen, 1944ko ekainaren 16ko goizean, krimena gertatu eta hiru hilabete baino gutxiagora.[2]
Hirurogeita hamar urte geroago, Hego Carolinako epaile Carmen Tevis Mullenek, 2014ko abenduaren 17an, asteazkenean, agindu zuen Estatu Batuetako historiako heriotza-zigorrik gazteenak ez zuela bidezko prozesurik izan.