George S. Kaufman
George Simon Kaufman (1889ko azaroaren 16a - 1961eko ekainaren 2a) estatubatuar antzerkigilea, antzerki zuzendaria eta ekoizlea, umorista eta drama kritikaria izan zen. Komediez eta satira politikoez gain, hainbat musikal idatzi zituen Marx Anaientzat eta beste batzuentzat. 1932an Pulitzer Saria Antzerkian irabazi zuen Zuretzako abesten dut (Of Thee I Sing) musikalarekin (Morrie Ryskind eta Ira Gershwin-rekin batera egina), eta 1937an berriro irabazi zuen Ezin duzu eraman (You Can't Take It with you) (Moss Hart-ekin) antzezlanarekin. Zuzendari onenaren Tony Saria ere irabazi zuen 1951n Mutilak eta panpinak (Guys and Dolls) musikalarekin.
George S. Kaufman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pittsburgh, 1889ko azaroaren 16a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | New York, 1961eko ekainaren 2a (71 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Leueen MacGrath Beatrice Kaufman |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea Harvard Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki zuzendaria, gidoilaria, kazetaria, antzerkigilea, bridge jokalaria, idazlea, aktorea, libretista, film-zuzendaria, errealizadorea eta antzerki-kritikaria |
Lantokia(k) | New York |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
|
Hasierako urteak
George S. Kaufman Pennsylvania estatuko Pittsburgh hirian jaio zen familia judu baten. Bere aita Joseph S. Kaufman kapelen banden fabrikatzailea izan zen, eta ama Nettie Meyers. Bi arreba gazteagoak izan zituen, Ruth eta Helen.[1] 1907an batxilergoko ikasketak amaitu ondoren, zuzenbidea ikasten hasi zen, baina hiru hilabetera baztertu zuen. Ikasketekin desengainatuta, aldizkako hainbat lan egin zituen, hala nola zeta saltzen edo biltegietara handizka zintak saltzen.[2][3]
Ibilbidea
Franklin P. Adamsek New York Mail egunkarirako idazten zuen zutaberako, umorezko materiala ematen hasi zen. Adamsekin oso lagun egin zenez, horrek lagundu zion egunkarietako lehen lana aurkitzen, 1912an The Washington Times-eko egunkarian umorezko zutabegile bezala. 1915. urterako The New York Tribune-ko drama erreportaria zen, Heywood Brounen agindupean lan eginaz. 1917an Kaufman The New York Times egunkarian sartu zen, drama editore bilakatuz eta bertan lan eginaz 1930 arte.[3]
Kaufmanek serio hartu zituen bere editorialeko ardurak. Historialariek diotenez, behin prentsa agente batek honela galdetu zuen: "Nola lortu dezaket Times egunkarian gure lehen emakume protagonistaren izena agertzea?" Kaufmanen erantzuna: "Tiro egiozu".[4]
Antzerkia
Kaufmanen debuta Broadwayn 1918ko irailean izan zen, Knickerbocker antzokian, Norbait etxean (Someone in the House) melodramaren estreinaldiarekin.[5] Antzezlana Walter C. Percivalekin batera idatzi zuen, Larry Evans-en istorio aldizkari batean oinarrituta.[6][7] Antzezlana Broadwayn estreinatu (32 emanaldi bakarrik emanaz) urte hartako gripearen epidemia larriaren garaian, ikuslegoari jendetza ekiditeko gomendatzen zitzaionean. "Alaitasunez" Kaufmanek iradoki zuen, New Yorkeko jendetza saihesteko modurik onena bere antzezlanera joatea zela.[8]
1921etik 1958ra Broadwayko denboraldi guztietan, Kaufmanek idatzitako edo zuzendutako antzezlan bat zegoen. Eta 1961ean Kaufman hil zenetik, 1960ko hamarkadan hasi eta 2010eko hamarkada arte bere lanen berriro eman izan dira Broadwayn. Kaufmanek berak bakarrik antzezlan bakarra idatzi zuen 1925an, Gurina eta arrautzaren gizona (The Butter and Egg Man).[9] Eta PBSeko biografiaren arabera, "antzerki amerikarraren komedia iraunkorrenetako batzuk idatzi zituen" Moss Hart-ekin batera.[10] [11]
Antzerki musikala
Musikari buruz ezer ez zekiela eta antzokietan agertzeari gorroto ziola esan arren, Kaufmanek antzerki musikaleko proiektu askotan kolaboratu zuen. Ahaleginik arrakastatsuenak Marx Anaientzat sortutako Broadwayko bi ikuskizun izan ziren, Irving Berling-ekin idatzitako Kokoak (The Cocoanuts), eta Animalien galletak (Animal Crackers), Morrie Ryskind, Bert Kalmar eta Harry Ruby-rekin idatzitakoa. Charlotte Chandler-en arabera, Animalien galletak estreinatu zenerako, Marx Anaiak nahiko famatuak ziren Hollywooden interesa pizteraino, eta Paramount-ek kontratua sinatu zuen beraiekin".[12] Kaufman zen Groucho Marxen zentzugabekeria adimendunak idazten nabarmendu zen idazleetako bat. Lankidetzan oinarritutako prozesua zen, Grouchok gidoiaren materiala zabaltzeko zuen trebetasuna kontutan hartuta. Marx anaiek beren idazleen kritiko nabarmenak izan arren, Groucho eta Harpo Marx-ek miresmena eta esker ona adierazi zioten Kaufmani. Dick Cavett-ek 1972an Groucho Carnegie Hall agertokian aurkeztu zuenean, ikusleei esan zien Grouchok Kaufman "bere jainkotzat" hartzen zuela.
Kokoak Atlantic City-n garatzen ari zen bitartean, Irving Berling oso itxaropentsu agertu zen bere emaztegaiarentzat ezkontza opari gisa idatzi zuen "Beti" (Always) abesti berriarekin, eta barnean sartu nahi zuen.[13][14] Baina Kaufman, misogino baieztatua, ez zegoen hain gogotsu, eta liburua berriro lantzeari uko egin zion abesti hori sartzeko.[15] Denborarekin, abestiak arrakasta izugarria lortu zuen, interprete ezagun askok grabatuz.[16]
Egoera politikoetatik eratorritako umoreak interes berezia zuen Kaufmanentzat. Zuretzako abesten dut (Of Thee I Sing) musikal arrakastatsuan kolaboratu zuen, 1932an Pulitzer Saria Antzerkian irabazten zuen lehenengo musikala izatearen ohorea jasoz.[17] Utzi pastela jaten (Let 'Em Eat Cake) haren jarraipena izan zen, hainbat gorpuzkera zituen satira nahasi baina arrakastatsua hau ere. Halaber, Kaufmanek Arrazoia izatea nahiago nuke (I'd Rather Be Right) musikalaren testua idatzi zuen, non George M. Cohan-ek Franklin Delano Roosevelt-en (garai hartako AEBetako presidentea) protagonista papera egiten zuen.[18]
Zuzentzen eta ekoizten
Kaufmanek antzezlan eta musikal askoren jatorrizko edo errepikapeneko ekoizpen eszenikoak zuzendu zituen, horien artean Mutilak eta panpinak (Guys and Dolls) musikalarekin 1951ko zuzendari onenaren Tony Saria irabaziz. Bestalde, bere antzerki lan ugari ekoiztu zituen, eta baita beste idazle batzuenak ere.[6] Halaber, denbora laburrean, gutxi gorabehera 1940tik 1946ra, Moss Hart eta Max Gordon-ekin batera, Lyceum Theatre-aren jabea izan zen.[19]
Zinea eta telebista
Kaufmanen antzezlan asko Hollywoodeko eta Britainia Handiko filmetara egokitu ziren, sarritan beste batzuek nabarmen berridatzita. Ezagunenen artean, besteak beste honakoak zeuden Afaria zortzietan (Dinner At Eight) , Antzezlekuko atea (Stage Door) eta Ezin duzu zeurekin eraman (You Can't Take It with You), argazki onenaren Oscar Saria jaso zuena 1938an. Noizean behin zuzenean filmetarako ere idatzi zuen, garrantzitsuena Marx Anaientzat Gau bat operan (A Night at the Opera) egindako gidoia izanik. Zinema zuzendari bezala agerpen bakarra Diskreziorik gabeko senadorea (The Senator Was Indiscreet) (1947) izan zen, William Powell protagonista zuela.
1949tik 1953ko denboraldiaren erdira arte, panelista gisa agertu zen Hau negozio ikuskizuna da (This Is Show Business) CBSko telesailean.[20] Kaufmanek Gabonetako sasoian Gabon gaua (Silent Night) abestia gehiegitan aireratzeari buruzko oharra egin zuen, esanaz, "Egin dezagun programa hau, baina inork Gabon gaua abestu gabe.[21] Horren ondorioz sortu zen gaitzespen publikoak CBSk kargutik kentzea eragin zuen. Horren harira, Fred Allen-ek esan zuen: "Bi pertsona gatzdun besterik ez zeuden telebistan: Groucho Marx eta George S. Kaufman. Kaufman gabe, telebista erdi mozoloa izatera itzuli da".[22] Kaufman berriro telebistan agertu arte, urtebete baino gehiago igaroko zen.[20]
Bridge karta-jokoa
Kaufman bikoteka jokatzen den bridge karta-jokoaren zale aparta zen, ziurrenik bai enkante modalitatean zein kontratuan. The New Yorker egunkariak karta jokoari buruzko umorezko bere artikulu eta esaldi asko argitaratu zituen; batzuk gutxienez behin baino gehiagotan berrargitaratu dira, besteak beste:[23]
- "Kibitzerren maxinada? Bridgeko klubek argitaratu egin beharko lukete Ipar-Hego edo Ekialde-Mendebaldeko bikoteek karta onak dituzten ala ez".[24]
- Kaufmanek pazientzia gutxi zuen jokalari txarrekin. Behin, jokalari bikotekide batek gizonezkoen komunera joateko baimena eskatu zuen, eta diotenez, Kaufmanek honela erantzun zion: "Primeran! Gaurkoan lehenengo aldiz jakingo dut zer duzun eskuan".[25]
Beatrice Bakrow bere lehen emaztea ere bridge jokalari amorratua zen, eta noizean behin baita poker jokalaria ere, Algonquin taldekoekin aritzen zela. The New Yorker egunkarian berak idatzi zuen artikulu bat bridgeri buruz 1928an.[26]
Bizitza pertsonala
1920ko hamarkadatik 1950era bitartean, bere idazkeragatik bezain ezaguna zen bere nortasunagatik. Moss Harten autobiografian, Kaufman umore txarreko eta beldurgarria irudikatu zuen, gizakien arteko maitasun adierazpenekin deseroso sentitzen zena.[27] Ikuspegi hauen eraginez, eta Kaufmanek berak egindako isilpeko behaketa ugarirekin batera, uste zen Hart zela talde sortzailearen arima emozionala, eta Kaufman testuak amaitzen zituen idazle misantropoa.[28]
“Lehen zenbakidun maitale publikoa” (Public Lover Number One) deitua, Broadwayko emakume ederrenetako batzuekin atera zen.[2] Kaufman 1936an iskanbila baten erdian aurkitu zen, Mary Astor aktorearen senar ohiak Astor-en egunerokoaren zati batzuk argitaratzeko mehatxua egin zuenean.[29] Kaufman eta Astor-en arteko amodio une batzuen xehetasun oso esplizituak biltzen zituen.[30]
Kaufman Beatrice Bakrow-rekin ezkonduta egon zen 1917tik 1945ean hil zen arte, eta alaba bat izan zuten, Anne Kaufman.[26][31] Lau urte geroago, Leueen MacGrath aktorearekin ezkondu zen,[32] eta antzezlan anitzetan kolaboratu zuten elkarrekin, 1957an dibortziatu ziren arte. Kaufman New York-en hil zen 1961ean, 71 urte zituela.[33]
Antzezpenak
Kaufmanek berak, paper labur batekin hartu zuen parte Mank filmean.[34] Eta bere pertsonaia, Jason Robards-ek 1963an Lehen ekitaldia (Act One) filmean antzeztu zuen. Halaber, David Thornton aktoreak 1994an Parker anderea eta elkarte biziotsua (Mrs. Parker and the Vicious Circle) filmean ere bere papera bete zuen.[35] Bestalde, James Lapinek egindako azken Broadwayko 2014ko egokitzapenean, bere rola Tony Shalhoubek antzeztu zuen. Azkenik, 1991ko Coen Anaien Barton Fink filmeko pertsonaia nagusiak, Kaufmanen antz handia du.[36]
Erreferentziak
- (Ingelesez) 1910 United States Federal Census. .
- (Ingelesez) Wallace, Wallace, Wallechinsky, Wallace, Irving, Amy, David, Sylvia. (2008). The Intimate Sex Lives of Famous People. Feral House, p. 174 or. ISBN 1-932595-29-5..
- (Ingelesez) "George S. Kaufman Dies at 71". The New York Times.
- (Ingelesez) Herrmann, Dorothy. (1982). With Malice Toward All. New York: G. P. Putnam's Sons, p. 58 or..
- (Ingelesez) "The September Line-up". The New York Times.
- (Ingelesez) "George S. Kaufman". Internet Broadway Database (ibdb.com).
- (Ingelesez) White, Matthew. (1918). "The Stage". Munsey's Magazine. New York: F.A. Munsey & Co., LXV (2): 356–371 or..
- (Ingelesez) "Broadway: One Man's Mede". TIME.
- (Ingelesez) Londré, Felicia Hardison. (2005). Words at Play: Creative Writing and Dramaturgy. SIU Press, p. 47 or. ISBN 0-8093-2679-5..
- (Ingelesez) Larkin, Colin. (2004). "Stars Over Broadway: Biography, Excerpted from the Encyclopedia of Popular Music". pbs.org.
- (Ingelesez) "The Pulitzer Prizes, Drama". pulitzer.org.
- (Ingelesez) Chandler, Charlotte. (2007). Hello, I Must Be Going: Groucho and His Friends. Simon and Schuster ISBN 1-4165-6521-3..
- (Ingelesez) Schneider, Anne Kaufman; Maslon, Laurence. (2013). "The Cocoanuts (1925)". George S. Kaufman website.
- (Ingelesez) "Irving Berlin's "Always" That Groucho Complained was for the Marx Brothers play "The Cocoanuts.". The Life and Times of Hollywood.
- (Ingelesez) Kimball, Robert; Emmet, Linda. (2005). The Complete Lyrics of Irving Berlin. Hal Leonard Corporation, p. 228 or. ISBN 9781557836816..
- (Ingelesez) Bergreen, Laurence. (1996). As Thousands Cheer: The Life of Irving Berlin. Da Capo Press, pp. 249, 264 or. ISBN 0-306-80675-4..
- (Ingelesez) "The Pulitzer Prizes, Drama". pulitzer.org.
- (Ingelesez) "Sherry!". Internet Broadway Database (ibdb.com).
- (Ingelesez) Bloom, Ken. (2007). "Lyceum Theatre". The Routledge Guide To Broadway, CRC Press, p. 158 or. ISBN 0-415-97380-5..
- (Ingelesez) McNeil, Alex. (1996). Total Television: Revised Edition. Penguin Books, p. 832 or. ISBN 0140249168..
- (Ingelesez) "Radio: The Troubled Air". TIME.
- (Ingelesez) Kaufman, GS. (1979). By George: A Kaufman Collection. St. Martins Press, pp. ix-x or. ISBN 0312111010..
- (Ingelesez) Johnson,, Jared. (1989). Classic Bridge Quotes. Louisville, KY: Devyn Press Inc, p. 41 or. ISBN 0-910791-66-X..
- (Ingelesez) "ACBL Bridge Beat #121: George Kaufman". Not Just the ACBL Story – but History. American Contract Bridge League.
- (Ingelesez) Hall, Donald. (1981). The Oxford Book of American Literary Anecdotes. New York: Oxford, p. 234 or..
- (Ingelesez) Galchinsky, Michael. (2009). "Beatrice Kaufman 1895–1945". Jewish Women: A Comprehensive Historical Encyclopedia. Jewish Women's Archive (jwa.org).
- (Ingelesez) Hart, Moss. (1989). Act one: an autobiography. Macmillan, p. 274 or. ISBN 0-312-03272-2..
- (Ingelesez) Meryman, Richard. (1978). Mank: The Wit, World, and Life of Herman Mankiewicz. New York: William Morrow, p. 100 or..
- (Ingelesez) "Mary Astor Blushes When Her Filthy Diary Leaks". New York: 44.
- (Ingelesez) Sorel, Edward. (2016). "Inside the Trial of Actress Mary Astor, Old Hollywood's Juiciest Sex Scandal". Vanity Fair.
- (Ingelesez) "Beatrice Kaufman, Story Editor, Dies". The New York Times.
- (Ingelesez) "George S. Kaufman Weds". The New York Times.
- (Ingelesez) George S. Kaufman Dies at 71". The New York Times.
- (Ingelesez) Mank (2020). IMDb.
- (Ingelesez) "Mrs. Parker and the Vicious Circle". Internet Movie Database (imdb.com)..
- (Ingelesez) Howe, Desson. (1991). "Barton Fink". The Washington Post.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) George S. Kaufman, Internet Broadway Database-n
- (Ingelesez) George S. Kaufman Library of Congress Authorities-en