George Maciunas

George Maciunas artista, galeria jabea eta publizitate-eragile lituaniar-amerikarra, Kaunasen (Lituania) jaio zen, 1931ko azaroaren 8an, eta Bostonen (Massachusetts) hil zen 1978ko maiatzaren 9an. Fluxus mugimenduaren sortzaile nagusia izan zen.

George Maciunas

Bizitza
JaiotzaKaunas, 1931ko azaroaren 8a
Herrialdea Lituania
 Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaBoston, 1978ko maiatzaren 9a (46 urte)
Hobiratze lekuaNew York
Heriotza moduaberezko heriotza: pankreako minbizia
gibeleko minbizia
Familia
AitaAleksandras Mačiūnas
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, margolaria, eskultorea, arte-merkataria, grabatzailea eta performancelaria
Lantokia(k)New York
Europa eta New York
MugimenduaFluxusa

IMDB: nm0532909 Discogs: 182696 Edit the value on Wikidata

Biografia

Jurgis Maciunasen familiak 1944an, sobietar inbasioaren ihesi nahian, Lituania utzi zuen eta Alemaniara bizitzera joan ziren. 1948an, aitak AEBetako enpresa batean lana aurkitu zuen eta familia osoa hara joan zen. 1954an Jurgis New Yorkeko Unibertsitatean sartu zen Europako eta Siberiako Erdi Aroko artea ikasteko. 1960an, New Yorkeko Knoll Elkartean diseinatzaile bezala aritu zen. Urte horietan George Maciunas La Monte Young musikagilearen laguntzaz abangoardiako munduan sartu zen. George Brecht, Dick Higgins, Allan Kaprow eta beste artistak ezagutu zituen. Amus Salcius lagunarekin batera arte-galeria ireki zuen, AG galleria, New Yorkeko Madison Avenuen.

1961eko udaberrian, George, bere izena ingeles kutsu izateko aldatu baitzuen, bere galerian performance batzuk antolatu zituen; horietan Fluxus izena agertu zen lehen aldiz. 1961eko udan An Anthology izenenko orrialde sortu zuen eta Jonas Mekas zinegileak zuzentzen zuen Film Culture zinema aldizkarian kolaboratu zuen. AG galerian, John Cage, Yoko Ono, Henry Flynt, Dick Higgins filmak erakutsi zituen. Maciunasek ere Musica Antiqua et Nova jaialdia antolatu zuen.

Arazo ekonomikoak zirela eta, Maciunasek galeria itxi behar izan zuen. Orduan bere amarekin batera New York utzi eta Alemaniako Wiesbadenera joan zen, bertan U.S. Air Forcen diseinatzaile gisa lan egiteko. Horri esker Europako abangoardiako artista handienak ezagutzeko aukera izan zuen. 1962an lehen Fluxus taldea sortu zuen ofizialki; bertako kideak Maciunasekin batera Dick Higgins, Benjamin Patterson, Wolf Vostell, Nam June Paik, Emmett Williams zeuden.

1976an Estatu Batuetara itzuli zen, Massachusettsera. New Marlborough hirian arte zentro berri bat saiatu zen sortzen eta 1977an Seattlen Fluxus Jaialdia bultzatu zuen, Maciunasek eraman zuen azkena. Minbiziak jota Billie Hutching poetarekin ezkondu zen. Hilabetetara, 1978ko maiatzaren 9an, hil zen artista lituaniarra.

Kanpo loturak

Bibliografia

  • (Gaztelaniaz): Hubertus Butin eta beste batzuk: Diccionario de conceptos de arte contemporáneo. Abada Editores. ISBN= 978-84-96775-46-6.
  • (Gaztelaniaz): Amy Dempsey: Estilos, escuelas y movimientos. Bartzelona: Blume, 2002. ISBN =84-89396-86-8.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.