George Laurence
George Craig Laurence (Charlottetown, 1905eko urtarrilaren 21a - Deep River, 1987ko azaroaren 6a) kanadar fisikaria izan zen.
George Laurence | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kanada, 1905eko urtarrilaren 21a |
Herrialdea | Kanada |
Bizilekua | Kanada |
Heriotza | Kanada, 1987ko azaroaren 6a (82 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Dalhousie University (en) |
Tesi zuzendaria | Ernest Rutherford |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria eta fisikari nuklearra |
Parte-hartzailea
|
Dalhousie eta Cambridgen egin zituen ikasketak; azken unibertsitate horretan Ernest Rutherford fisikari handia izan zuen maisu. 1939-1940an, ia bakar-bakarrik, grafito eta uraniozko erreaktore atomikoa eraikitzen ahalegindu zen Ottawan, 1942an ikertzaile-talde anglo-frantziarrarekin elkartu zen, eta 1945ean Estatu Batuetatik kanpoko lehen ZEEP erreaktorea eraiki zuten Chalk Riverren. 1946-1947 urteetan Kanadaren ordezkaritzako kide izan zen NBEaren Energia Atomikoaren Batzordean, eta gero Chalk Riverreko Laborategi Nuklearreko goi-zientzialari eta Energia Atomikoaren Kontrol Batzordeko presidente (1961-70) izendatu zuten.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.