George Ellery Hale
George Ellery Hale (1868ko ekainaren 29a - 1938ko otsailaren 21a) AEBetako Illinois estatuko hiriburua den Chicago hirian jaiotako eguzki astronomo bat izan zen. MIT, Harvard unibertsitateko behatokian (1889-1890) eta Berlingo Humboldt unibertsitatean (1893-1894) ikasi zuen. MITeko ikasle bezala espektroheliografoa asmatu zuen, honekin eguzki ertzei eta eguzki orbanen eremu magnetikoei buruzko bere aurkikuntzak egin zituelarik.
George Ellery Hale | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chicago, 1868ko ekainaren 29a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Pasadena, 1938ko otsailaren 21a (69 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Massachusetts Institute of Technology |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa, kazetaria, astrofisikaria eta fisikaria |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Teknologia Institutua Chicagoko Unibertsitatea Mount Wilson Behatokia |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Suediako Zientzien Errege Akademia Frantziako Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Linzeen Akademia Zientzien Errusiar Akademia XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Accademia delle Scienze di Torino |
1890ean Kenwood Astrofisika Behatokiko zuzendari izendatua izan zen. Astrofisika irakaslea izan zen Beloit Collegen (1891-1893), Chicagoko Unibertsitateko irakasle kidetua 1905 arte. Astronomy and Astrophysics aldizkariaren editoreetako bat ere izan zen 1892 eta 1895 bitartean eta 1895 ondoren Astrophysical Journal aldizkariaren editorea.
Zenbait behatoki fundatzen lagundu zuen, Yerkes Behatokia eta Mount Wilson Behatokia horien artean. Mount Wilsonen Harlow Shapley eta Edwin Hubble kontratatu eta babestu zituen eta funtsak, planifikazioa, instituzioen, elkarteen eta aldizkari astronomikoen antolakuntza handitu zituen. Paper garrantzitsu bat izan zuen baita Kaliforniako Teknologia Institutua ikerketan aitzindaria zen unibertsitate batean bihurtzen ere.
Ohoreak
Sariak
- Henry Draper domina 1904an.
- Royal Astronomical Societyko urrezko domina 1904an
- Bruce domina 1916an
- Janssen domina 1917an
- Galileo domina, Florentzian 1920an
- Actonian saria 1921ean
- Copley domina 1932an.
Eponimoak
- Hale Teleskopia Palomar Behatokian
- Halen zikloa
- 1024 Hale asteroidea
- Ilargiko Hale kraterra
- Marteko Hale kraterra
- Hale erdi mailako irakaskuntza institutua Woodland Hillsen, Kalifornia