George Blake
George Blake, George Behar jaioa (Rotterdam, 1922ko azaroaren 11 – Mosku, 2020ko abenduaren 26a) britainiar espioia izan zen. Aita judu sefardia zen eta ama herbeheretarra protestantea. 13 urte zituela aita hil zitzaion eta Egiptora joan zen bizitzera izeba batekin. Kairoko Eskola Ingelesean ikasi zuen eta ondoren errusiera ikasi zuen Cambridgen. Kairon, bere lehengusu Henri Curielek ideia marxistetan hasi zuen. Bigarren Mundu Gerran Holandako erresistentzian parte hartu zuen eta 1942an familiarekin elkartu zen Ingalaterran. Royal Navyn sartu eta handik gutxira Secret Inteligence Servicek (MI6) errekrutatu zuen. 1948an Korean britainiar enbaxadara bidali zuten. Koreako Gerran ipar korearrek harrapatu eta Ipar Koreara bidali zuten. Han komunista egin zen eta sobietarrentzat lan egiteko eskaini zen. 1953an askatu eta Ingalaterrara itzuli zen, komunistentzako sator bezala lan eginez. 1961ean aurkitu zuten eta 42 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Bost urte geroago, espetxetik ihes egin eta Moskun finkatu zen.
George Blake | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | George Behar |
Jaiotza | Rotterdam, 1922ko azaroaren 11 |
Herrialdea | Erresuma Batua Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Mosku, 2020ko abenduaren 26a (98 urte) |
Hobiratze lekua | Troyekurovskoye cemetery (en) |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Downing College (en) Harrow School |
Hizkuntzak | ingelesa errusiera arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | espioia, army scout (en) eta komunista |
Enplegatzailea(k) | Secret Inteligence Service KGB |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Koreako Gerra Gerra Hotza |