Georg Solti
Georg Solti, jaiotzez György Stern (Budapest, 1912ko urriaren 21a - Antibes, Frantzia, 1997ko irailaren 5a) hungariar orkestra-zuzendaria izan zen, 1972an britainiar herritartasuna hartu zuena.
Georg Solti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Budapest, 1912ko urriaren 21a |
Herrialdea | Hungaria Erresuma Batua (1972ko otsailaren 3a - |
Heriotza | Antibes, 1997ko irailaren 5a (84 urte) |
Hobiratze lekua | Farkasréti Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Valerie Pitts (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Franz Liszt Musika Akademia 1930) |
Hizkuntzak | ingelesa hungariera |
Irakaslea(k) | Zoltán Kodály Béla Bartók Ernő Dohnányi Leó Weiner (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria, piano-jotzailea, musikaria, musikagilea eta musika-zuzendaria |
Lantokia(k) | Frankfurt am Main |
Enplegatzailea(k) | Bavariako Estatu Opera |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | pianoa |
Diskoetxea | Decca (en) |
georgsolti.com | |
Bizitza
Franz Liszt Akademian egin zituen musika-ikasketak, Ernő Dohnányi, Zoltán Kodály eta Béla Bartók bezalako maisuen gidaritzapean, besteak beste. 1934tik 1939ra bitartean, Budapesteko Operako zuzendari izan zen. 1936-1937 denboraldian, Arturo Toscaninirekin batera, Salzburgoko Jaialdian egon zen, eta bere ospea nazioartera zabaltzen hasi zen. Bigarren Mundu Gerra piztu zenean, Suitzara erretiratu zen. Han, berriro, piano-jotzaile gisa kontzertuak eskaintzen hasi zen, eta Genevako nazioarteko lehiaketako lehen saria irabazi zuen, 1942an.
Gerra bukatu orduko, Municheko Operako musika-zuzendari nagusi izendatu zuten (1947-1951), eta Frankfurtekoa gero (1952-1961). 1961ean, Los Angelesko Orkestra Filarmonikoko zuzendari izendatu zuten baina, aldi berean, Parisko Orkestra eta Operako zuzendari izan zen, zenbait unetan. Gero, Britainia Handira joan zen, eta Covent Gardeneko eta Londresko Orkestra Filarmonikoaren ardura hartu zuen. Gainera, Chicagoko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari izan zen, Amsterdameko Concertgebouwekoa, eta Zuricheko Tonhallekoa. Herbert von Karajan hil zenean, bere gain hartu zuen Salzburgoko Eguberri Jaialdiko zuzendaritza.
Zuzendari gisa, opera-zuzendari eta sinfonia-zuzendariaren gaitasunak batu zituen. Inork ez bezala baliatu zituen soinu-erregistroak, eta disko asko grabatu zituen. Hil baino urte gutxi batzuk lehenago, oroitzapen-liburu bat idazten hasi zen, 1998an argitaratua.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georg Solti |