Georg Joseph Vogler
Georg Joseph Vogler, Abbé Vogler gisa ere ezaguna (Pleichach, Würzburg, Alemania, 1749ko ekainaren 15a - Darmstadt, Alemania, 1814ko maiatzaren 6a), alemaniar musikagilea eta teorikoa izan zen.
Georg Joseph Vogler | |||
---|---|---|---|
1786 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Würzburg, 1749ko ekainaren 15a | ||
Herrialdea | Alemania | ||
Heriotza | Darmstadt, 1814ko maiatzaren 6a (64 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | alemana | ||
Irakaslea(k) | Giovanni Battista Martini Francesco Antonio Vallotti (en) | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | musikagilea, musikologoa eta musikaren teorikoa | ||
Kidetza | Zientzien Bavariar Akademia | ||
Genero artistikoa | opera | ||
Musika instrumentua | organoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Biografia
Txikitatik ikasi zuen biolina eta organoa jotzen. Beka bati esker Martinirekin osatu zituen ikasketak Bolonian.
1775. urtetik aurrera bigarren kapera-maisu izan zen Mannheimen, eta 1776. urtean Eskola bat sortu zuen han.
1786-1788. urteetan Stockholmeko kapera-maisu izan zen. 1807. urtean Darmstadten izan zen.
Piano- eta organo-kontzertualdi ugari eman zituen Suedia, Espainia, Grezia, Afrika eta Armenian. Weber eta Meyerbeer ikasle izan zituen.
Liburu asko argitaratu zituen musikaren teoriaz, Akustikari buruzko datuak (1801), besteak beste. Operak, kantatak, pianorako kontzertuak eta, batez ere, eliz musika idatzi zituen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.