Georg Forster

Johann Georg Adam Forster (Nassenhuben, Erret Prusia, Poloniako Erresuma, 1754ko azaroaren 27a - 1794ko urtarrilaren 10a) naturalista, etnologo, bidaia idazle, kazetari eta iraultzailea izan zen. Gaztea zelarik bere aita Johann Reinhold Forster hainbat espediziotan lagundu zuen, James Cooken Ozeano Pazifikora egin zuen bigarren bidaia barne. Bere bidaiaren kronikak Polinesiako etnologian garrantzitsua izan zen, eta gaur egun ere lan errespetatua da. Liburu horren ordainean Royal Societyn onartu zuten 22 urte zituelarik. Bidaia literatura zientifikoaren aitzindaritzat hartzen da.

Georg Forster

Bizitza
JaiotzaMokry Dwór, Pomeranian Voivodeship (en) Itzuli, 1754ko azaroaren 27a
Herrialdea Bi Nazioen Errepublika
Royal Prussia
Mainzeko errepublika
HeriotzaParis, 1794ko urtarrilaren 10a (39 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Sukar erreumatikoa
Familia
AitaJohann Reinhold Forster
Ezkontidea(k)Therese Huber (en) Itzuli  (1785eko irailaren 3a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSaint Peter's School (en) Itzuli
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, antropologoa, etnologoa, pteridologoa, liburuzaina, idazlea, itzultzailea, ornitologoa, iraultzailea, biologoa, botanikaria, unibertsitateko irakaslea, kazetaria, entomologoa, mikologoa, autobiografialaria, naturalista, arte-historialaria, geografoa eta bidaiaria
Enplegatzailea(k)Johannes Gutenberg University Mainz (en) Itzuli
Vilnius University (en) Itzuli  (1784 -  1787)
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Göttingengo Zientzien Akademia

Forster figura zentraletako bat izan zen Alemaniako Argien Garaian. Korrespondentzia izan zuen garaikideak izan ziren beste askorekin, bere lagunmina zen Georg Christoph Lichtenberg barne. Bere ideiek influentzia handia izan zuten Alexander von Humboldten lanean, XIX. mendeko zientzialaririk garrantzitsuenetako bat. Frantziak Mainz okupatu zuenean 1792an Forster hiriko Jakobinoen Klubaren sortzaileetako bat izan zen, eta garrantzia handia izan zuen Mainzeko Errepublikaren sorreran, Alemaniako estatu errepublikarren artean lehenengoen artean. 1793ko uztailean, Parisen Mainzeko Errepublikaren ordezkari gisa ari zela Prusia eta Austriak hiria bereganatu zuten eta deserriratua izan zen. Alemaniara ezin itzulita, bere lagun eta familiarengandik urrun, Parisen hil zen gaixo 1794an.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.