Geopolitika

Geopolitikak (grekerazko geos hitzetik, euskaraz lurra) nazioarteko harremanak aztertu eta horietan botere politikoa baliatzeko modu bat da, lurraldearen geografia (baliabide ekonomikoak, demografia eta garapen teknologikoa, kasu) nabarmentzen duena. Horrela, interes geopolitikoak aipatzen dira, lurraldeari buruzko interes politikoak lehenesten direnean.

Zientzia gisa, XX. mendean jaio zen, Rudolf Kjellén (1864-1922) suediar geografoak sortua; 1916an, Der Staat als Lebensform (Estatua izaki bizidun gisa) erabili zen lehen aldiz geopolitika terminoa. Alemanian asko garatu zen XX. mendearen hasieran, eta garrantzi handia hartu zuen nazismoarekin. Alemaniaren lurralde-hedatzea justifikatzeko erabili zen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.