Geoglossum atropurpureum

Geoglossum atropurpureum Geoglossaceae familiako onddo espezie bat da. [1]

Geoglossum atropurpureum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaGeoglossomycetes
OrdenaGeoglossales
FamiliaGeoglossaceae
GeneroaGeoglossum
Espeziea Geoglossum atropurpureum
Pers., 1796

Deskribapena

Karpoforoa: Behatz beltz bat bezalakoa da, lurretik ateratzen dena eta 6 cm inguruko garaierakoa eta 1,5 cm inguruko zabalera har dezakeena, klabiforme-mihi itxurakoa edo borra itxurakoa. Hareazko dunetan askoz txikiagoa izan daiteke oso forma irregularrarekin. Normalean beltza da, baina beltz-purpura kolorekoa ere izan daiteke Ascomiceto bat denez (espora jaurtitzailea) esporak, gorputz fruktiferoaren kanpoaldean sortzen ditu. Espeziea identifikatzeko esporak aztertu beharra dago.

Himenioa: Askoma-ren ⅓ edo ½; leuna, lehorra, glabroa eta arre edo beltzaxka kolorekoa tonu purpurekin.

Hanka: Luzanga, ondo bereizia, antzua, ilunagoa edo beltza, ezkatatsua, xerloz estalia, eta sekzio zirkularrekin edo obalarekin, hasieran trinkoa eta heltzean fistulosoa.

Haragia: Kolore berekoa, baina argiagoa eta zertxobait zaila, usain eta zapore berezirik gabea.[2]

Etimologia: Geoglossum terminoa grekotik dator, lurra, esan nahi duen "ge" hitzetik eta mihia esan nahi duen "glossa" hitzetik. Atropurpureum epitetoa latinetik dator, iluna, esan nahi duen "ater" hitzetik eta purpura kolorea, esan nahi duen "purpureus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

Interes gastronomikorik gabea.

Nahasketa arriskua

Geoglossum glutinosum eta Geoglossum peckianum delakoekin nahas daiteke hauek kirten oso likatsua dute. Baita Trichoglosum generoko espezieekin ere. Ezin dira espezie-mailan identifikatu mikroskopio gabe.

Oharra: Esporengatik Microglossum generotik hurbilago dago, Geoglossum generorik baino, espora beltzekin.

Sasoia eta lekua

Azaroko denboraldiaren amaieran agertu ohi dira, eta abenduan ere maiz ikusten dira, litekeena da denboraldi amaierakoa izatea. Goroldioz estalitako larre zaharretan, lurzoru azidoetan.

Banaketa eremua

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Kanariak, Europa, Errusia, Kaukasia, Japonia, Zeelanda Berria.[3]

Espeziearen egoera

Aranzadi Elkartearen arabera, Geoglossum atropurpureum desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[4] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cuña Fernandez Avelino. (2023). Avelinosetas.info..
  3. Geoglossum atropurpureum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
  4. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.