Genzebe Dibaba
Genzebe Dibaba Keneni (oromoeraz: Ganzabee Dibaabaa Qananii; amhareraz: ገንዘቤ ዲባባ ቀነኒ; Bekoji, Etiopia, 1991ko otsailaren 8a) distantzia ertaineko eta luzeko korrikalari etiopiarra da. 1500 metrotan urrezko domina irabazi zuen Pekinen 2015eko Munduko Atletismo Txapelketan eta 1500 metroko zilarrezko domina Rio de Janeiroko 2016ko Olinpiar Jokoetan. Gaur egungo munduko errekorraren jabea da 1500 metrotan (Pista estaliko zein Aire librekoa), eta pista estaliko 2000 m, 3000 m, 5000 m, milia eta milia bikoitzean. 2000 metrotan pista estaliko munduko errekor absolutua ere du Genzebek. Aire libreko aurreko marka baino azkarragoa baita. Zortzi munduko errekor hauekin, historiako edozein atleta, gizonezko edo emakumezko, munduko errekor kopuru handiena lortzearen bereizgarria du. Historiako milia korrikalari onena dela esan ohi da.
Genzebe Dibaba | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2016) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Bekoji (en) , 1991ko otsailaren 8a (33 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Etiopia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | iraupen-lasterkaria eta distantzia erdiko korrikalaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 52 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 168 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Dibaba 2012ko munduko txapelduna izan zen 1500 metro lasterketan pista estalian, eta 2014ko munduko txapelduna eta 3000 metroko estalitako munduko errekorra lortuz. Etiopia ordezkatu zuen 2012ko eta 2016ko Olinpiar Jokoetan, eta Atletismo Munduko Txapelketan bost aldiz lehiatu da. Junior bezala arrakasta ugari lortu zituen, junior mailako kroseko munduko bi titulu eta 5.000 metroko junior mailako munduko txapelketa irabazi zituen. 2014an Laureuseko Emakume Kirolaria izendatu zuten eta 2015ean IAAF-eko Munduko Kirolari onena.
Aurrekari pertsonalak
Genzebe Dibaba Oromo kirolarien familiakoa da. Tirunesh bere ahizpa nagusia atleta ospetsua da, domina garrantzitsu asko irabazi zituen. Beste ahizpa zahar batek, Ejegayehuk, zilarrezko domina irabazi zuen 2004ko Olinpiar Jokoetan 10.000 metrotan, eta bere anaia Dejene ere atleta da. Bere lehengusua Derartu Tulu da, 1992. eta 2000. urteetan 10.000 metroko olinpiar txapelduna.
Palmaresa
Urtea | Lehiaketa | Lekua | Postua | Proba | Marka |
---|---|---|---|---|---|
2007 | Munduko Kros Txapelketa | Mombasa, Kenya | 5. | Junior proba (6 km) | 21:23 |
2008 | Munduko Kros Txapelketa | Edinburgh, Eskozia | 1. | Junior proba (6.04 km) | 19:59 |
U-20 Munduko Txapelketa | Bydgoszcz, Polonia | 2. | 5000 m | 16: 16.75 | |
2009 | Munduko Kros Txapelketa | Amman, Jordania | 1. | Junior proba (6 km) | 20:14 |
Etiopiako Txapelketa | Addis Abeba, Etiopia | 1. | 5000 m | ||
U20 Afrikako Txapelketa | Bambous, Mauricio | 1. | 5000 m | 16: 11,85 | |
Munduko Atletismo Txapelketa | Berlin, Alemania | 8. | 5000 m | 15: 11.12 | |
2010 | U-20 Munduko Txapelketa | Moncton, Kanada | 1. | 5000 m | 15: 08.06 |
2012 | Pista Estaliko Munduko Txapelketa | Istanbul, Turkia | 1. | 1500 m | 4: 05.78 |
2013 | Munduko Atletismo Txapelketa | Mosku, Errusia | 8. | 1500 m | 4: 05,99 |
2014 | Pista Estaliko Munduko Txapelketa | Sopot, Polonia | 1. | 3000 m | 8: 55.04 |
2015 | Munduko Atletismo Txapelketa | Beijing, Txina | 1. | 1500 m | 4: 08.09 |
3. | 5000 m | 14: 44.14 | |||
2016 | Globen galan | Stockholm, Suedia | 1. | Milia pista estalian | 4: 13.31 |
Pista Estaliko Munduko Txapelket | Portland, Estatu Batuak | 1. | 3000 m | 8: 47,43 | |
Olinpiar Jokoak | Rio de Janeiro, Brasil | 2. | 1500 m | 4: 10.27 | |
2017 | Munduko Atletismo Txapelketa | Londres, Erresuma Batua | 12 | 1500 m | 4: 06,72 |
2018 | Pista Estaliko Munduko Txapelket | Birmingham, Erresuma Batua | 1. | 3000 m | 8: 45.05 |
1. | 1500 m | 4:05:27 |
Marka pertsonalak
Mota | Proba | Marka | Data | Lekua | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|
Aire Libre | 800 metro | 1: 59,37 | 2017ko maiatzaren 5a | Doha, Qatar | |
1500 metro | 3: 50.07 | 2015eko uztailaren 17a | Monako, Monako | <i id="mwAVw">Munduko errekorra</i> | |
Milia | 4: 14.30 | 2016ko irailaren 6a | Rovereto, Italia | ||
3000 metro | 8: 26.21 | 2014ko maiatzaren 9a | Doha, Qatar | ||
5000 metro | 14: 15.41 | 2015eko uztailaren 4a | Paris, Frantzia | ||
Pista Estalia | 1500 metro | 3: 55,17 | 2014ko otsailaren 1a | Karlsruhe, Alemania | <i id="mwAYM">Munduko errekorra</i> |
Milia | 4: 13.31 | 2016ko otsailaren 17a | Stockholm, Suedia | <i id="mwAY4">Munduko errekorra</i> | |
3000 metro | 8: 16.60 | 2014ko otsailaren 6a | Stockholm, Suedia | <i id="mwAZk">Munduko errekorra</i> | |
Bi milia | 9: 00.48 | 2014ko otsailaren 15a | Birmingham, Erresuma Batua | <i id="mwAaM">Munduko marka absolutua</i> | |
5000 metro | 14: 18,86 | 2015eko otsailaren 19a | Stockholm, Suedia | <i id="mwAa4">Munduko errekorra</i> |