Gentz del Valle
Gentz del Valle Lersundi y Manso de Zúñiga (Lekeitio, Bizkaia, 1957ko urtarrilaren 24a) Arte Ederretan doktorea eta irakasle titularra da UPV/EHUn, feministatzat dauka bere burua.[1]
Gentz del Valle | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lekeitio, 1957ko urtarrilaren 24a (67 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista eta unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea
|
Bizitza
Bizkaiko kostaldean jaiotako artistak, gaztaroa Nafarroan igaro zuen eta helduaroa Lekeitio, Iruñea eta Bilbo arteko joan-etorria izan da. Meatze-ingeniariaren eta geologoa zen aita, ama berriz, etxeko etxekoandrea, pinturazalea. Gentzek hasieran Freelance gisa lan egin zuen, eta, ondoren, EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakaslea postua lortu zuen.
Lehen urratsak
Txikitatik hasi zen marrazten, haren esanetan, gauza erraza delako haurtzaroan marraztea idaztea baino askoz naturalagoa. Amak animatu egiten zituen, bai neba eta bai bera, papera amaitzen zenean hormekin jarraitzen zuten.[2] Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen lehenik, eta ondoren Bilboko Arte Ederretako Fakultatean. 70eko hamarkadaren amaiera zen, eta abangoardiako artea marjinala zen, berak Rauschemberg, Hamilton, Hockney, Bourgeois... jarraitzen zituen.
Artista ibilbidea
Lehenengo bakarkako erakusketa zentsuratu egin zioten eta inauguratu eta biharamunean itxi zen, instalazio bat zelako, gizonezko biluziak zituelako eta emakume batek margotuta zegoelako. Horrelako egoeran aurrean, Gentzen esanetan:
Feminista izatea ia saihestezina da emakumea bazara.
Argitalpenak
- En ausencia del dibujo.(2001).[3]
Erakusketak
- Donostiako Tabakaleran.[4]
- Irungo Mentxu Gal erakusketa aretoan Perséfone no habla (Irún, 2019)[5][6]
- Perspectiva (Lekuz kanpo). KMK (Donostia, 2017).[2][7]
- Galería Vanguardia La montaña interna (Bilbo, 2013).[8]
- Bilboko Arte Ederren Museoan
- Getariako Cristobal Balenciaga Museoan
- Tokioko Galería Vell Aöyama
- Madril Estampan
- Nafarroako Museoan Basati erakusketa (Iruñea, 2022).[9][10]
Horrez gain, Gentzen obra Gasteizko Artium Museoko bildumetan, Iruñeko Nafarroako Museoan eta bilduma partikularretan aurkitzen da.
Erreferentziak
- «Actualidad. "Basati/Salvaje/Wild" de la artista Gentz del Valle - navarra.es» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).
- «Gentz del Valle: "Echo en falta el equivalente femenino de Oteiza”» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).
- «EN AUSENCIA DEL DIBUJO: EL DIBUJO Y SU ENSEÑANZA TRAS LA CRISIS D E LA ACADEMIA | GENTZ DEL VALLE DE LERSUNDI | Casa del Libro» casadellibro (Noiz kontsultatua: 2023-08-15).
- «Gentz del Valle | Tabakalera» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-15).
- VERSIÓN DE ARTE I Gentz del Valle. (Noiz kontsultatua: 2023-08-15).
- SER, Cadena. (2019-06-06). «La artista Gentz Del Valle expone a través del arte su visión del mundo» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2023-08-15).
- «Una forma de mirar el mundo desde el lado más oscuro» El Diario Vasco 2017-06-14 (Noiz kontsultatua: 2023-08-15).
- «LA MONTAÑA INTERNA DE GENTZ DEL VALLE - M-Arte y Cultura Visual» M-Arte y Cultura Visual - 2013-02-04 (Noiz kontsultatua: 2023-08-15).
- .
- Altuna, Cristina. (2021-05-13). «Gentz del Valle reflexiona sobre la vida y la muerte a través del arte» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-08-15).