Genoveva (izena)

Genoveva emakumezko pertsona izena da, zeinak zenbait aldaera izan dituen euskaraz. Euskaltzaindiak aipatzen ditu, gaitzetsi gabe: Jenobeba, Jenofa[1], Genobeba, Genofa[2]. Baina santutegi izen ohikoenen arauetan, Santa Genoveva santuarentzat zein pertsonaia historikoentzat, Euskaltzaindiak V-dun forma hobesten du, Genoveva[3].

Genoveva
Datuak
Sexua Emakumezkoa
Jatorria Germaniarra
Antzeko izenak Guinevere, Geneva, Genevieve, Ginevra, Jennifer

Etimologia

Izenaren hedapena kristautasunari sor zaio, Genoveva Pariskoa santu ezaguna baita Mendebaldeko Europan, bereziki Frantzian. Frantsesezko forma Geneviève da eta gaztelerazkoa Genoveva.

Latinez Genovefa zen, eta izen horren jatorri etimologikoaz bi teoria daude, bata galiarren hizkuntza zeltikoan oinarritzen da eta 19. mendeko Abbé Saint-Yves delako batek idatzitako hagiografian agertzen da[4]: genoeth litzateke izen zeltikoa, non genata galoa edo genou bretoierazkoa geneukakeen,'ahoa', eta eff litzatekeen 'zerua', hortaz, 'genoueff'' litzateke "zerua ahotik", zentzu askorik ez duen konposaketa bat.

Hizkuntzalariek izen germaniko franko baten alde jotzen dute gehiago: Kenowīfa edo Kenuwefa izango litzateke forma hori, non Ken- elementua ageri den 'leinu, arraza' (kin egungo ingelesez) eta wif edo 'emakumea, enaztekia' (wife egungo ingelesez, Weib alemanez)[5].

Erreferentziak

  1. «Jenobeba - Pertsona-izenak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-24).
  2. «EODA - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-24).
  3. 66. araua: Santutegiko izen ohikoenak (1996-1997). Euskaltzaindia.
  4. «Vie de Sainte Genevieve, Patronne de Paris Et Du Royaume de France Suivie de L'Histoire de» www.goodreads.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-24).
  5. Bourassin, Emmanuel.. (1997). Sainte Geneviève. Editions du Rocher ISBN 2268025896. PMC 37033095. (Noiz kontsultatua: 2019-07-24).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.